ORAIKO DAMA GAZTIAK
Oraiko dama gaztiak,
Hamarretarik zortziak,
Pretentzionez betiak,
Tralalala, tralalala,
Mutilen gostuz betetzen 'tuzte
Eraztunez erhiak,
Petentez beharriak,
Soinian zapeta xuriak,
Mutilen gostuz guziak,
Tralalala, tralalala
Mutilen gostuz gu.ziak.
2
Bertziak daude ixilik,
Baita inportantagorik,
"Filles de Marie"ak segurik,
Tralala
Plazetari ere dantzatzeko,
Ez dute nahi mutilik.
Bi begiak apalik,
Ezpainak erdi hetsirik,
Tralalala...
Ilun artian segurik.
3
Heldu denian iluna,
Aspaldi beha daudena,
Eiteko beren fortuna,
Tralalala....
4
Gero zer zaien gertatzen,
Hitz laburrez dut erranen,
Guziek jakin dezaten,
Tralalala...
Aintzinetik hasten zaizkote
Beren zaiak laburtzen,
Gerriak berriz Ioditzen,
IndPdTak ere urritzen,
Orduan dira tristatzen,
Tralalala...
Orduan dira tristatzen.
Ana Etchegaray-ek emanak
PENAKO BI AHIZPEN KANTUAK
1
Orai hasten naiz orai bertsutan,
Aire zahar eder huntan,
Peña gainetik ustegabian,
Suiet eder bat dut ukan,
Kopiaturik eman ditzadan,
Ezarri naute kargutan.
2
Oraiko gure suiet berria,
Beti desoneskeria:
Bi ahizpañoek badabilate
Erdi merke buxeria;
Haragi hori, ikaran nago
Noiz salduko den eria.
3
Haragi txarra buxeriako
Pratikuaren biltzeko;
Gisa hortako ha ragi txarra
Nehorek ez du nahiko;
Miserabliak kapable dira
Bankarrot baten eiteko.
4
Neska gaztia Luisa Mari,
Negozioan naiz ari,
Pratikuaren biltzea gatik
Harat joan direnari,
Kafia diote, kokelan beroz,
Emaiten erostuneri.
5
Bixintxoz ere haragiekin,
Bi ahizpak elgarrekin,
Bezkoitzen ziren plaza gainian,
Beren begi eriekin,
Bat bertziari torraka ari,
Bizkarreko hatzarekin.
6
Erostunikan bazinakite,
Zikitiak ere baituzte,
Garaztar mota mutur beltz batzu,
Bakarrak hamarna urte,
Hein hoi bederen baduketela,
Bertzek abisatu naute.
(Aña Etchegaray-ek emanak)
(Erramun Mailuket Gaztettoak kantatuak, 1984-IV-12)