Andre Martinon
Andre Martinon Aihertarraren Bertsu batzu
-
2004 Maiatzaren azkena
-
Ezkioko izarra
-
PACHKOTEYKO SEMEAK DOHOZTIRI
-
Pesarun, Pettito Sallaberriri (Heletara Etxeparekoa) sortzez, grabatua
-
Pesarun « Pettitto Sallaberriri » grabatua "bi" (hau Heleta Etxeparekoa Bastidako Pesarrura ezkondua)
-
AIHERRA ETA ANTZUOLA 2010 an
-
Maiatzaren lehena 2009à Ezpeleta
-
Ofiziuen gainian egin bertsu zonbait
-
Pettitto Salaberriri grabatuak, Herrien gainian egin zonbait bertsu
-
Bezkoitzeko berri 1942ko urtea «UGUTZEN» eskutik
-
URRIAREN 14a ANTZUOLA eta AIHERRAREN EGUNA AIHERRAN
-
2012ko Urriaren 14a Antzuola eta Aiherra BASTIDAN izan
-
2004 Maiatzaren azkenaBeltzuntze herriaren (Nafarroa) ezagutzerat egin piaian egin kantua
-
1999eko Ekaina
-
BASTIDAKO iduzki ostatuan Urriaren 6a
-
2016-ko Maiatza lehena Mungia Bizkaia
2004 Maiatzaren azkena
Beltzuntze herriaren (Nafarroa) ezagutzerat egin piaian egin kantua
Beltzuntze herriaren ezagutzerat gu
Herri huni bisitaz nahiz ezagutu
Beltzunztarren seaskarat baigira hurbildu
Hunen istorioa nahiz eskuratu
Beltzuntze herria da Iruña auzoan
Mendixka pollit batzu ditu inguruan
Berrogeita hamar jende baititu altzoan
Hogei haur ere ditu denak ikastolan
Beltzuntze herriraino girenean heldu
Neska xarmant bat baitzen han gure aiduru
Euskara ederrean gaitu gu agurtu
Berriz ikustekotan elgar utzi dugu
Nafarroan Iruña hiri nagusia
Horko erregiak zuen lehen igorria
Nafarra ipar aldera lurren zendaria
Bere zaldun fidela Beltzuntz Bizkondea
Nafarra elkarturik eremu ederra
Iparra eta hegoa baturik indarra
Beltzuntze zato berriz gure salbatzera
Jauregi eta guzi xutik ezartzera
Aiherrako herria beha bazterretik
Mendixkak baititutzu bi alde hortarik
Errege bidea erdi erditik
Beltzuntze jauregia so gaintto hartatik
Atxiki dezagula guk fedia pizturik
Egun batian girela izanen baturik
Nafartarren odolak ez du beste nahirik
Gure boza dadila munduan entzunik
Maiatzaren azkena da astelehana
Bi mila lau urtean kantu hau egina
Jauregi maitea zu gure bihotz mina
Zuri pentsatuz dugu pasatu eguna
Xipri Alberbide gure gidaria
Aiherra eta Isturitzeren artzain jarria
Zuri esker baitugu egun ikasia
Nafarran beltzunztaren heldu jatorria
EZKIOKO IZARRA
-1-
Ezkioko izarra gogoan
Zaude zu aspaldi ilunpean
Lano baten gibelean (bis)
Gorderik zergaitikan
Ez zaude dixtiran
ERREPIKA
Euskal Herri maitean zu baitzinen sortu
Jarri zinen gazterik hau nahiz salbatu
Eusko gudari zinen hortakotz bilakatu (bis)
Baina gero etsaiak zu saretara bildu
-2-
Euskal Herriaz maite mindu
Amodioak zu hortaratu
Ezkiotik urrundu (bis)
Ainitz duzu sofritu
Libertatia galdu
-3-
Sort herrian utzi umeak
Ohantzean dira nigarrak
Ama ama oihuak BIS
Amak ezin entzunak
Nigar oihartzunak
-4-
Oroimenez baitugu zuri
Kantu hau hementxet eskaini
Oroituz beti zuri BIS
Kartzelan den amari
Ezkioko izarrari
Martinon André
PACHKOTEYKO SEMEAK DOHOZTIRI
Edergailuz eder da hiriko moldea
Ederrago langilez on den etxaldea
Ama batek ukhan du hau pena ez dea
Bere seme guzien gerlarat galdea
Zortzi etcheko seme laborantchan trebe
Etchea utzi dute langile bat gabe
Madarikatu gerla hori bada lege
Makura yarri dauku zuzenaren yabe
Orhoit ama gaichoaz orhoit etchekoez
Nigarretan han utzi areba gaichoez
Berak orhoit baitira beren soldaduez
Etsimendurik ez haz othoi gerokoez
Ama gaicho karsua zaude yainkoari
Bihotz min yasanentzat harek dauka sari
Nun ere baitituzu zure haurrak azi
Zortziek yainko bera daukate gidari
Hazila yin denean hostoak erortzen
Ogiak aldiz eder alhoretan sortzen
Gure deyari laster yainkoa den heltzen
Bide makuerean girelarik sartzen
Abendoko gau batez argitan zen lurra
Bethelemen zelakotz sortu yesus haurra
Otsoen erdirat yin achuri samura
Berak chuchentzekotan gizonen makurra
Gorenekoak gora luretan behera
Zeruko aingeruek dute kantu bera
Eguberiz yesus heldu gu tarterat
Bakearen gozoa guri emaitera
Bertsu hauk eginak dira ((1939eko urtean))
Jules MONIER erretor zelarik “Dohozti” Herrian
Pesarun, Pettito Sallaberriri (Heletara Etxeparekoa) sortzez, grabatua
Hego aldeko euskaldun batek
Bertsu hauek eginak dira JB Harambillet Pilotari famatuari buruz.
Mila bederatzi ehun ta hogoi hamazazpi
Harambillet gainian errango dut hiz bi
Atano lauarekin jokatu du naski
Hura ona zen bainan hunentzat ez aski
Baionan trinketian urrian hamarra
Partida bat jokatu baitute azkarra
Atano Gipuzkoarra pilotan pizkorra
Ainitzez pizkorrago da Ezpeletarra
Laguner ez zuen nahi sosik galerazi
Pilota hatsemaiten lasterka zen hasi
Gero pareta jo bi hortz ere hautsi
Halere du kintzea berak irabazi
Oinaze haundirekin berriz zuen jokatzen
Partidaren galtzerik ez baitzuen pentsatzen
Lehenbizian bezala pilotan zuen joiten
Horen finezia ez da diruz pagatutzen
Hogeita bat urteko Haranbillet ttikia
Zangotik bururaino zaina da guzia
Pilotan joiten berriz guziz da bizia
Aitarekin gazterik ongi ikasia
Ezpeletan sortu zen mutik koskor hori
Ohore emaiten dio bere herriari
Otoitz egin dezagun hiru agur mari
Jainkoak eman dezan osasun berari
Pesarun « Pettitto Sallaberriri » grabatua "bi"
(hau Heleta Etxeparekoa Bastidako Pesarrura ezkondua)
Haltsun etxeko jaun bat mintzatu zen bera
Bere semiaren kontra harturik kolera
Alarguntsa batekin joaiten zauku ohera
Fortuna egiteko hauxe da manera
Semiaren erreposta huna zer den aldiz
Ez zela ez joaiten hura emazten nahiz
Doidoia hunkitu dut ttittietan erriz
Zeren ezagutu dut bero zela ainitz
Aita jarri zen beraz kolera gorrian
Etxea funditzen du tunantekerian
Miseria gorria beti familian
Hoxala galdu bahitz sortu hintzenian
Semiaren erreposta aitaren kolera
Ene gaztetasuna zaizuia sobera
Amorant izaitea ainitzez hobe da
Ezinez medikua izaitia ohera
AIHERRA ETA ANTZUOLA 2010 an
1
Urratsez urrats beti aitzina, badoa gure parea
Sokarekilan urtez urtez du, egiten bere sarea
Herri anai baten egitea, baitzen gure hel bidea
Lehen landatu zuhaitzak baitu, orai hemen ekartzea
Gaur egun dugun ekintza hunek, erakusten du berea
2
Ongi etorri Antzuolako, anai eta arreberi
Ipar aldera zuek guziak, zireztelakotz etorri
Anaitasunaren fruitua, hemen baitago ageri
Bihotza beterik daukagu, bisita eginik guri
Agur bero bat gu denen partez, anai dugun Herriari
3
Ehun eta berrogoi baitira, Aiherratik “Antzuolara”
Kilometrotan ez dela ainitz, begiratuz urrutira
Kendu dezagun buruetarik, jarri zuten muga hura
Euskaldun hauek betikoz gauden, elgarrekilan batera
Gure etxea azkatu arte, segi dezagun aurrera
4
Nafarroako ipar aldean, kokatzen baita “Aiherra”
Liburu zaharrek diotenaz, ezin ukatu gainera
“Beltzunztarren” menpe egona , liburuen arabera
Benafarroako leiho hunetan, gaude gu beti begira
Uda berria noiz jinen zaukun, euskal Herri hunetara
5
Esperantzaren leihoa dugu, guk idekitzen hemen
Adixkidetze hunek derauku,bihotza guri betetzen
Ilunpean egon ondoan, argira atera gaiten
Gure lehen egin bidea,elgart ezagutzia baitzen
Ikas dezagun bi aldetarik, elgarrekilan bizitzen
6
“Antzuolaren” izena dugu, hemen orai ikusiko
Herri sartzean ezarririk da “Aihertarrek” behatzeko
Herri anai bat hantxe dagola, guri oroitarazteko
Gipuzkoako xoko batean, harat joanez ikasiko
Hemendik goiti jakin ezean, ez den nehor geldituko
7
Pauso haundia egin izan da, bat besteari hurbilduz
Bi herri euskaldunek eginik, urratsak elgarri buruz
Lehen lana zen buruetarik, muga faltsu hori kenduz
Ipar aldeko eta hegoko, jendea gero uztartuz
Amodiozko zuhaitza landuz, bete dadin gero fruituz
Utzi ditzagun behin betikotz, guk dugun arteko gerla
Berexkuntzak bazterreratuz, juntatuz gure ahala
Gure etxea antolatzea, eginez hor berehala
Eman ditzagun indar guziak, orai eginez bezela
Esenplutzat hemen harturik, ‘Aiherra’ta ‘Antzuola’
Maiatzaren lehena 2009à Ezpeleta
Maiatzaren lehena 2009à Ezpeleta
Maiatzaren lehenak derauku / emaiten guri ardura
Elgarekilan gu egoitea / Hegoa eta Iparra
“Gotzon Garate ren”inguruan / egin ginuen biltzarra
Zorigaitzean baigira aurten / galdu baitugu indarra
Haren itxura desagertu da /baita haren irriparra
Egun batean gure etxetan /“Gotzon” zeraukun agertu
Gure eskualdetako hizkera/ biltzea zuen helburu
Atxotitzen, erran zaharren /noiz entzunen zen aiduru
Arkatzarekin karnetatxo bat /sakelan zuela prestu
Entzun orduko apuntatzeko / ez zaien nehoiz ahanztu
Euskal Herriko xoko guziak / miatu zituen hola
Gure memorioak ikertuz / han ta hemen zabilala
Munduan zear erabilia / beste hizkuntzeren bila
Ama hizkuntza halere zuen / ikusten lanjerian zela
Gogo ta bihotza eman zuen / salbatu izan zadila
Erdarakadak, erran zaharrak /liburua zuen agertu
Hogei urteko baserietako / lana baitzuen hor bildu
Sekulakotz gordeak dira / zuri esker “Gotzon” dugu
Euskal herriak eta euskarak/ zueri hor zorra baitu
Eskerrik asko zuk egin lana / betikotz duzu altxortu
Gizon bezela jende xumea / agertu zinen beti zu
Bakea eta maitasuna zen /zure solasean aipu
Zorigaitzean zure Herrian /ez baita oraino lortu
Gain hartarikan “Gotzon” maitea / gutaz zare urrikaldu
Nigarretan utzi lagunak/zutan kondatzen baitugu
Jaun Goikoaren baratzean da /segur naiz zure egoitza
Inaki Loiolakoak dautzu / ideki ateko giltza
San Franses Xabierekoak aldiz /dauzula eman laguntza
Erakusiz eta erranez /hau da hemengo bizitza
Hemen parabisuan zaude eta / denak anaiak gabiltza
Aurtengo maiatzaren lehena / baitugu ipar aldean
Kanbo eta Ezpeletako / bi herri hoien artean
“ Arditeya”deitu etxean / hasirik egun goizean
Mixel Lekuonari bisitatxo bat / egin dugu hor berean
Gero eguna guk pasatzeko / Ezpeletako herrian
Ofiziuen gainian egin bertsu zonbait
Ofiziuen gainian egin bertsu zonbait
Ene izpirituan bada zonbait bertsu
Zertan dutan solasa emaguzue kasu
Explikatuko baitut ahal bezain justu
Ofiziale hoietaz nahi naiz mintzatu
Hoien bizi moldia bertsutan kantatu
Lehenik aipa dezadan mahasturu jauna
Zurarekin hain untsa borrokatzen dena
Hunen lanak ez baitu faiantz hoberena
Axolarik gabezaharrik zuraguntzarena
Hark xiluak zilatu eta Zurak du hobena
Goizetan tenorez jeikitzen hargina
Prezioa altxa dezan nahiaren beldura
Xahakua erdi badu baitu arrengura
Oihuka hasi eta agortzen zintzura
Aihenaren odola galdatzen ardura
Mandua krasturutik eihera zaina
Hunek sobera lakatzea baitu atsegina
Pizurik juan zakua itzultzen arina
Haundizki ebatsiz trukatuz itzultzen irina
Ez dadila estona galdurik arima
Bolanjerek ere merezi aipatzia
Hoien balentria ez baita hobia
Guk merkatzen badugu bai ogi bihia
Horiek orduan doblatzen erria
Ustez hola egiten den karitatia
Orai aipa dezadan pietun faktura
Bi erroten gainean gostura dabila
Bere zaku beltzian igeri gezura
Borta guzietan trenpatuz zintzura
Etxera heldu orduko gorri du sudura
Herriko ostalera badoazi jujera
Arrain eta xipekin lira joan beharra
Heier ebatsi ura kondu emaitera
Arno purrik ez dute ekartzen mahira
Baizik eta doala xuxenki burura
Tratulant komertsantek ainitz irabazten
Ahalaz merke eros ta kario du saltzen
Ele zuriak dituzte ongi baliatzen
Preziuan pizua haundizki ebasten
Jainkoak lan baduke holakoen juiatzen
Orai aipa dezatan oi kantoniera
Arranatzen dauzkuna bide berri ederra
Nola fornitzen duen tresnaren giderra
Hain baitu bortitza laneko manera
Argi loa eginik heltzen da lanera
Erien ta errientsek beren eskoletan
Zazpi egunetarik bederen bostetan
Fransesa erakusten trebeki denetan
Haurrek guti dakite hamalau urtetan
Baxelier guti da hoien eskuetan
Apezak igandetan dauku predeikatzen
Bertutezko bizia ongi esplikatzen
Barur eta meheak artetan manatzen
Bainan berari zaizko begiak argitzen
Oilasko paretto bat badiozu ekartzen
Gutartean baigira ainiz laborari
Bi kilo lur jaraikitzen eskalapoineri
Bizkarra frogatzen du hemen direneri
Neguan hotzari udan beroari
Hil ondoan jainkoa urrikal baladi
Jauna ahotza nun den aise da ageri
Hunen etxia ardura ke pian igeri
Esku beltzez burdina joiten du bortizki
Herdoilaren kentzen hunek untsa daki
Zarra onarekilan nahasten ikasi
Louis DONAPETRYeri grabatia
Pettitto Salaberriri grabatuak, Herrien gainian egin zonbait bertsu
Pettitto Salaberriri grabatuak Pesarrun bere
Loustauko ostatuan
Herrien gainian egin zonbait bertsu
Ixturitze aldetik hurbil da “Heleta”
Trago bat ez da gaixto harat heldu eta
Hango mihi bipilek jakin elheketa
Ez baitira ixiltzen basoa huts eta
Heletaren ondotik huna “Irisarri”
Debrua behin batez han omen zen jarri
Odolaren barnean pozoina ezarri
Hango makil firindez ez gaitezen harri
Mendi xoko batean “Meharine” dago
Bixtan baino hobeki gorderik hobiago
Jende manerakoak han dira arrado
Ohoin eta gitoez bethia baitago
Dena arrabots pindar eta tarrapata
Haunditzeko gelditu ttipi sortu eta
Horelako hazitik ai zer jende keta
“Aiherra” hortan dire harritzeko meta
“Aiherran” sortu ziren beherapenean
“Lekuine” hortan aldiz zonbait maiatzean
Pesta buruetako airen kantatzean
Parerik ote dute Frantzia guzian
« Hazpandar » zinezkoak haur hauretik goiti
Arno ausarkirekin nahi du ur guti
Eihenaren jusetik jauna beira hunki
Zintzura patar eta tripa du ordoki
Zangoak arin eta buruz arinago
Ergelkeria nausi “Amikuzen” dago
Fortuna balinbaduk han bilhatu gogo
Adixkide maitea otoi etxian hago
“Garaziko” aldean herriko pestetan
Soinulariak heldu kantuz errepikan
Gaixtakerian trebe goizik jakin dantzan
Fortuna mehe ziek saindutasun hortan
“Aldudar” kasko gogor kopeta bortitza
Lazo burua eta begia zorrotza
Jaidura tematsua plantaz molda gaitza
Han ongi egin zuten mandoek egoitza
“Baxenabarra” arin ta ergel amikuze
Oro “xiberutarrek” garraitu zaituzte
Erreinak zalhu eta bixta ona dute
Sorgin zonbaitek buruz dohatu dituzte
« Lapurtar » gaizo hori nork du ahantziko
Hunek beti asti du lanera joaiteko
Bizia baderama bai bere gostuko
Ez zautzu tronpaturik goizegi jeikiko
Agur “Donibandarra” ohoreak zuri
Eskuldunen errege baituzu iduri
Behin zure nagusi baitzen galtxa gorri
Ederki zafraturik zuk duzu igorri
“Armendaritze” aldiz euskaldunen perla
Han ez omen da izan behin ere gerla
Jende plaxentagorik munduan ez dela
Nik beti enzun ditut fama bazutela
Bainan oroz gainetik “Ixturitze” hori
Han dira kantariak elizan ageri
Mihia xorox eta artetan koblari
Heitarik bat hemen orai zazue adi
MONTALANBER batek eginak
Hemeretzi garren mendeko bigarren partian
Bezkoitzeko berri 1942ko urtea «UGUTZEN» eskutik
Bezkoitzeko berri 1942ko urtea «UGUTZEN» eskutik
Beskoitzeko «OYHENART» gizon famatua
Gauza guziez beti da ocupatua
Crayon eta papera eskuan hartua
Denen ipour zilotik sudura sartua
«Elhorian» izan da urde baten hiltzen
Hango etxeko andria biziki eri zen
Horek baizakien pikura emaiten
Oratza muntaturik ganberan sartu zen
Ganberan sartu eta pikura ezarri
Ondorio gaixtoak baitiozka ekarri
Emaztea ezartzeko manera txar hortan
Pozoin gaixtoa zuen oratzaren puntan
Atala zaldia eta harrekin karrosa
Baionan egin dute piaia airosa
Barbera baten baitan ziren esperantzan
Bainan han izan dia oi debaldetan
Hemeretzi ehun eta berrogoita bian
Bertsu berri kantatzen orai naiz abian
Zazpi zortzi presuna baitira Herrian
Sukar batek harturik ezin egonian
Eritasun gaitza da sukar bortitz hori
Kokel zahar bat sutan kasik du iduri
Barbera hurbil behar beti eriari
kasu emaiteko haren foltsuari
Mediku arrotz batzu herrian gertatu
Gure eriak heier baitira fidatu
Mia hementik eta handikan ikertu
Bai eta medikuek gaitza ezagutu
Eritasun horrekin ez da nehor hiltzen
Bere denbora behar luze iduritzen
Pazientziarekin gero da sendatzen
Fruituak baitira han gero agertzen
URRIAREN 14a ANTZUOLA eta
AIHERRAREN EGUNA AIHERRAN
URRIAREN 14a ANTZUOLA eta AIHERRAREN eguna
AIHERRAN
Benafarroa edo Baxenafarroa
1
Zure anaia ttipiaz egun // hastera noa kantatzen
''Nafarra'' maite zutaz mintzo naiz // zuk bainauzula griñatzen
Aspaldi baitu ezpatarekin // zintuztela partikatzen
Hego aldetik iparra zuten // harmekilan hor beresten
Oihu eta nigarren artian // etsaiak bereganatzen
2
''Baxe-Nafarroa'' sortu baitzuten // guduka baten ondotik
Ipar_aldean Anai ttipia // bakarrik bizi geroztik
Ume xurtxa gelditu dela // berexia ordu danik
Anai haundia horxe berean // urrats bitan gain hortarik
Noiz etorriko den egun hura // izaiteko elgarturik
3
Muga kendurik zer atsegina // izanen den gut artean
Lehen ezarri zuten hesia // kenduko den egunean
Nafartarrak elgarrekilan // bildurik zorionean
Anaiak berriz besakarturik // biziko gira bakean
Lehengo erresuma maitea // berpizturik azkenean
4
Ixtoriak erakusten du // lehen ere ez zirela
Gure arbasoak lo egonak // lanean egin zutela
Aspaldiko denboretatik // erresuma egin zela
karlomañen denborakotzat // Herria bazagoela
Ibañetan erakutsi zen // kantuak dion bezela
5
Haize berri bat ufatzen baitu // hegotik ipar aldera
Nafarra berri baten itxura // ikusten da primadera
Berriz eskuratzea da // bere izaite bakarra
Egin dezagun denek uztartuz // elgartuz gure indarra
Gure lehengo erresumari // emaitea izaera
6
Nafarroaren leihoan dagon // nago kantuz Aiherratik
Ipar aldeko Baxenafarran // muga dagon zedarritik
Gure ametsa ez dakit nehoiz // sekulan beteko denik
Egin ahala egitea da // ez baztertzea bidetik
Muga guztiak kenduz geroztik // ez baita ezin eginik
7
Gure hizkuntza euskara dugu // guretzat hor lokarria
Dezagun beraz hau begiratu // indartuz hunen bidia
Elgarrekilan orai bildurik // eginen baita Herria
Hasi gaiten lanean eta // emanik indar guzia
Gora Nafarra euskalduna ta // harturik arnas berria
8
Ixtoria egina baita // irabazdunek eginik
Orai ordu da galtzailearen// aho botza bat entzunik
Elgarrekin bizitzea // ez dela errexa denik
Mahi baten itzulian // gaiten denak gu jarririk
Betiko bakea egiten da // denek elgar mintzaturik
Andre Martinon Aihertarra
2012ko Urriaren 14a Antzuola eta
Aiherra BASTIDAN izan
2012ko Urriaren 14a Antzuola eta Aiherra BASTIDAN izan
1
«BASTIDAko» auzo herrian//baitugu egun Bisita
Urte betetze baten harira//aurten bete zituela
Zazpi mende sortu zutela//paperetan dagoela
Nafarroko agintarien//manuz hori egin zela
«AIHERRAri» kendu baitzuten//lur eremu bat zabala
2
IRUÑATIK jin zen manua//ez tzen Aiherran ulertu
zer gatik beren lurra kentzea//ez zutela merezitu
Bainan nola « Erregea » zen//gure eremuen buru
lur zati bat hola kendu zen//orduan ziren jabetu
mila hireun ta hamabian//BASTIDA zen hola sortu
3
Eraiki ziren etxe bizizak//baitziren hor bereziak
elgarri so ezarri zuzten//luze luze ta hertxiak
Kanpotik etorri jendeekin//bete zituzten guziak
Hizkuntza ere berea zuten//ez tziren ulergariak
Kaskoinez oraino entzuten da//hamar etarik zortziak
4
Aterabide bat behar zuela//Erregeak zuen asmatu
Hortakoz zuen gizontto horrek//Aiherrari lurra hartu
Portu baten eraikitzea // harentzat zela hel buru
Nafaroaren bizi bidea//beti nahian hobetu
Itsasorako bidea zuen//orduan hola zabaldu
5
Geroztik hunat gure ARANAK//ur ainiz ekarri baitu
BASTIDAKO portua ere//hor baitago desagertu
Ura ere geroztik hunat//baita biziki ttipitu
Gaur egunian ez bailitake//xaluparik hor pasatu
Bainan orroitzapenak ditugu// hementxet erreberritu
6
Nafarroako Herri batean/ /nago hementxe Kantari
Leiho xahara idekirik da//eta beha munduari
Ipar aldeko atea baitzen//lehen ere aipagarri
AIHERRAKeman zion lurra//NAFARROKOjendeari
Gaur egun ere gu prest baigira//laguntzeko IRUÑARI
MARTINON Andre
2004 Maiatzaren azkena
Beltzuntze herriaren (Nafarroa) ezagutzerat egin piaian egin kantua
2004 Maiatzaren azkena
Beltzuntze herriaren (Nafarroa) ezagutzerat egin piaian egin kantua
Beltzuntze herriaren ezagutzerat gu
Herri huni bisitaz nahiz ezagutu
Beltzunztarren seaskarat baigira hurbildu
Hunen istorioa nahiz eskuratu
Beltzuntze herria da Iruña auzoan
Mendixka pollit batzu ditu inguruan
Berrogeita hamar jende baititu altzoan
Hogei haur ere ditu denak ikastolan
Beltzuntze herriraino girenean heldu
Neska xarmant bat baitzen han gure aiduru
Euskara ederrean gaitu gu agurtu
Berriz ikustekotan elgar utzi dugu
Nafarroan Iruña hiri nagusia
Horko erregiak zuen lehen igorria
Nafarra ipar aldera lurren zendaria
Bere zaldun fidela Beltzuntz Bizkondea
Nafarra elkarturik eremu ederra
Iparra eta hegoa baturik indarra
Beltzuntze zato berriz gure salbatzera
Jauregi eta guzi xutik ezartzera
Aiherrako herria beha bazterretik
Mendixkak baititutzu bi alde hortarik
Errege bidea erdi erditik
Beltzuntze jauregia so gaintto hartatik
Atxiki dezagula guk fedia pizturik
Egun batian girela izanen baturik
Nafartarren odolak ez du beste nahirik
Gure boza dadila munduan entzunik
Maiatzaren azkena da astelehana
Bi mila lau urtean kantu hau egina
Jauregi maitea zu gure bihotz mina
Zuri pentsatuz dugu pasatu eguna
Xipri Alberbide gure gidaria
Aiherra eta Isturitzeren artzain jarria
Zuri esker baitugu egun ikasia
Nafarran beltzunztaren heldu jatorria
1999eko Ekaina
1999eko Ekaina
(lehen lerroa bietan) Zoin goxo den bizitzea Aiherrako herrian
Mendixka hoien, mendixka hoien mendixka hoien
Artean, pentze alorren erdian, TRALALALA!!!
(lehen lerroa bietan) Etxe xuri gorri perde pentze alorren erdian
horko jendea,horko jendea,horko jendea
etxean, bizi da zorionean, TRALALALA!!!
(lehen lerroa bietan) Aiherrako jendeak maite du euskal herria
horren hizkuntza,horren hizkuntza,horren hizkuntza
maitea,ez baitu nahi galtzea, TRALALALA !!!
(lehen lerroa bietan) Aiherrako gazteria berez da xarmegarria
goratzen baitu, goratzen baitu, goratzen baitu
herria, lehengoek ezarria, TRALALALA!!!
(lehen lerroa bietan) Zoin ederra zinen lehen Beltzuntzeko jauregia
gaintto batean, gaintto batean, gaintto batean
jarria oroitzapenez betea,TRALALALA!!!
(lehen lerroa bietan) Laborantxa ta lantegi Aiherran dira kokatzen
hoieri esker, hoieri esker, hoieri esker
bizitzen, hemen jendea egoiten,TRALALALA!!!
(lehen lerroa bietan) Zaharrak eta gazteak laket dugu kantatzea
alaitzeko, alaitzeko, alaitzeko,
bizia, ez dadin izan trixtia, TRALALALA!!!
(lehen leroa bietan) Lur huntan dugun pasaia labur adixkidea
ontsa dezagun, ontsa dezagun, ontsa dezagun
balia, idurikatzian bertzea, TRALALALA!!!bietan
Andre MARTINON
Arkigaraikoa (edo Kapotenea) Apairi auzoa
BASTIDAKO iduzki ostatuan Urriaren 6a
BASTIDAKO iduzki ostatuan Urriaren 6a
1
Anei arrebak entzun/egun nere hitza
Idekitzen baitut hor/nik nere bihotza
Elgarrekin biltzia/sortzen esperantza
Lagun artiak ekartzen/betiko emaitza
2
Egun batean ginen/gu “Aiherran” sortu
Gure aitamen onduan/gintuzten altxatu
Haurzaroko denbora/laster zen pasatu
Gazterik baiginen gu/lanian abiatu
3
Haur denboraz orroituz/baitzen guretzako
Ametsez beterikan/iñorantendako
Hala ere ginuen/griña guk etxeko
Aita amen onduan/heien laguntzeko
4
Goizean goizik oinez/eskolarat juaiten
Eskola baitzen urrun/batzuentzat bederen
Boneta buruan eta/kloskek lurra jotzen
“Lavie” errientsa zen/gutaz arduratzen
5
Lau urte ‘’Lavie’’ –rekin/pasatu ondoan
“Desmoulin” jauna jin tzen/borondate onean
Merezimendu osos/ari zen lanean
Gure jakitatea/aberastu nahian
6
Behereko eskola/laikoa baitzen
Aiherrako mutikoak/han ibiltzen ginen
Neesken eskola aldiz/ gaineko aldean zen
Seroren lana baitzen/nesken eskolatzen
7
Eskolatik landa zen/bakotxak lanean
Ez baitzagon josteta/bizitze bidean
Batzu etxean eta/besteak kanpoan
Hauturik ez ginuen/ginen beharrean
8
Elizarako ere/guk ginuen griña
kristauen bizitza zen/gure aitamena
Gure apeza “Bihotx”/herrian artzaina
“Kotzino kotzino” zen/haren hitz gordina
9
Apez saindu zintzoak/gu gaitu markatu
Haren denboran baitzen/bokazioniak sortu
Lekuko baita hemen/“Martine” zu zaitu
Kurutziaren alaba/hortxet bilakatu
10
Bakotxa hartu dugu/bide diferenta
Lur huntako legea/hola egina baita
Zorigaitzarekilan/batzuetan latza
Bertze batzuentzat aldiz/oso atsegina
11
Maitasuna baitugu/hemen zimendia
Egon gaiten gu beti/hortaz jabetia
Lur huntako itzulia/labur maitea
Untsa dezagun beraz/guk hemen balia
12
Ikusiz nola juan den/guretzat bizia
Batzuentzat laburra/bertzentzat luzia
Galdetu dezagula/jainkoari grazia
Lur hau uztean jaunak/berekin hartzia
ANDRE MARTINON
2016-ko Maiatza lehena Mungia Bizkaian
1
Aurtengo maiatz lehenak gaitu Mungia herrira bildu
Moxone baserriko lagunek gaituzte gu gomitatu
Baserri hori Gotzon Garatek ardura zuen aipatu
Etxe hortako amona zuen ainitzetan galdezkatu
Eskualde hortako hizkera zuela hor apuntatu
2
Euskal Herriko ohantzea da Mungiako eskualdea
Euskaldunen kontzientzia egin zela hor piztea
Ezen Bizkaiko semea zen Xabino adixkidea
Gure aberzaletasunaren haziaren sortzailea
Bai eta Gernikako arbola landatu den lur aldea
3
Gotzon Garate gogoan dugu maiatzaren lehen huntan
Ezagutzea egin ginuen behin gizon haren baitan
Karnetaxo bat ateraturik prest zagon beti eskuetan
Hitz arraro bat entzun orduko haren gogoa zen pestan
Xinaurriaren lana du egin euskararen mesedetan
4
Urte guziez egitearen egun bat haren omenez
Hego eta ipar aldea elgar bilduz urtez urtez
Talde ederra dugula orai egina guk gogo onez
Bakearen urxoa dabil euskal zeruan hegalez
Gain hartarik lagun gaitzazu Gotzon maitea otoitzez
5
Gorrotorik gabeko mundu bat guk amesten dugula
Dezagun gure indarak batuz egin alde in ahala
Uda berri bat itzulian hor senditzen heldu zaukula
Aspaldian nahia dugu bizi euskaldun bezela
Azkenean ardiesteko lur eremu bat zabala
6
Beste urte bat iragan dauku goiti beheiti askorekin
Orai zer pentsa zer antolatu dezagun guk elgarrekin
Hola segitu nahi duenak bada oraino zer egin
Osasuna hor ere dago bere lege zorrotzekin
Koldo ere ez ote dago aspertua hor gurekin ?
MUNGIA 2016ko Maiatza lehena
Domingo edo Erasme Lardapiden oroitzapenez zonbait bertsu
Nahi ukan diat aipatu gizon''Umanizta'' hori,(Lardapide Domingo) zerbait geldi dadin horri buruz, ahantzia baita asko jendetarik.
ANDRE MARTINON
2017Ko urtea Aiherra Uhaguneko Gizon baten orroitzapenak
Doinua: Mutil koxkor bat
1 1
Uhagunia etxeño bat hor/Aiherra ezkin batean
Zokoa deitu auzo batean/eraikia hor denboran
Urari hurbil zenaz gainetik/Eiheraño bat aldean
Auzoko eta urunekoak/heldu ziren beharrean
Irina eho egiten tzuen/lakatzearen trukean
2
Etxeño hori lehen izan zen/famatua garai batian
Ainitz aipatu izanik baitzen/hemeretziko mendean
Lardapide izeneko bat zen/etxe horen ohantzean
Horko seme bat famatua zen/atera bizi bidean
Domingo sortu izenarekin/Erasme gero hiltzean
3
Mila zortzi ehun bederatzi/hori sortu zen urtea
Gaztetan herriko eskolan/ibilia zela gaztea
Girixtinoki altxatu zuten/aitamek bere semea
Gero adinian heltzearekin/utzi zuen ohantzea
Hego amerikan ibili baitzen/gure Domingo gaztea
4
Urte batzu pasatu eta/berriz itzuli herrira
Ez zen geldirik egon gizona/ez zen alferrik egona
Dirua ere ekarri zuen/lanaren sari ordaina
Bere pentsa moldeak ziren/han aldatu gain behera
Erasme deitu humanistaren/baitzen dizipulu egina
5
Urundu zela elizetarik/urrundu bere urratsa
Ez baitzuen entzutia nahi/apezek zuten solasa
Anaia apez izana gatik/segitzen zuen bere pentsa
Halere ez zuen aldatu/bere ikus molde kuriosa
Jaun jinkoarekin zuzenean/hartu emana zehatza
6
Gizon onaren fama baitzuen/bildua bere bizian
Irabazi dirua zuen/partikatua hiltzean
Jende beharduner utzi baitzuen/agertzen da idatzian
Testamentu bat hor gordea da/gure Herriko Etxean
Nahi duenak ikus dezala/baita denen zerbitzuan
7
Testamentu horrek zer dion berez/bi hitzez dezagun erran
Lehenik bere asmoak ditu/erraiten papertxo hortan
Behartsueri egiten zaio/partenõ bat lehenbizian
Behereko eskolari ere/laguntza bat ukan dezan
Plazaño bat xutik ezarriz/pilotan artzeko gisan
8
Xortean gazte hautatuentzat/diru pixkat ere bazen
Eskolan sartzen ziren haurrentzat/ez zuen ere ahazten
Gero bere buruarentzat/Hil-Herri bat egin zuen
Bere etxeko lurretan zela/mahastien erdian zen
Lau muru eder Ate batekin/bere tonba zuela zaintzen
9
Baldintza batzu ere badira/ testamentuan jarriak
Herriko etxiak hil hobiaren/xukun atxikitzia Harriak
Merezitu zuela harrek/hori denen egitiak
Bainan dirua bazeno bankuan/egin ziren hoi guziak
Eta orai zer ikusten dugu/laparrez denak hartiak
10
Orroitzen niz ni haur denboran/joaiten ginela gu oinez
Gure eskolako,Errientsarekin/joaiten ginen urtez urtez
Domingo-ren Hil-Harrirat/agurtzera goizño batez
Eta orai abandonatua/urrunegi ote denez ?
Ala bere Erazmen gogoak/urrundu du Aihertarrez
A.Martinon
Urrezko eztei batzu Aiherran 1968x2018ko agorrila 4a
Airea:mutil koskor bat
1
Mila bederatzi ehun eta/hiru hogeita zortzia
Larunbata zen eguna eta/uztaila hilabetea
Armendaritze eliz barnean/jende multxo bat bildia
Neska gazte bat xuriz jantzia/ aintzi aitzinian jarria
Gizon gazte bat zuela ondoan/aldarean hurbildia
2
Bi gazte hoien inguruan hor/familia ta lagunak
Haurrideak eta kusi maiteak/elgarrekinlan bildiak
Kartsutasuna zela nagusi/entzuten eliz kantiak
Etxegarai apez haundiak/benedikatzen guziak
Inomine patris eta filii/zarezte hor ezkondiak
3
Huna nun beraz ikusten diren/bi gazteak elgarrekin
Besoz beso kanporat juhan/errian erraztunekin
Geroari begira zauden/zer behar zutela egin
Ez zareztela sekulan bazter/zuzeneko bidiarekin
Behardunak lagundu eta/ona izan guziekin
4
Mundu guzia guretzat zela/uste ginuen orduan
Biak gazte ta lorios ginen/adinik hoberenean
Buruz buru elgarrekilan/hor abiatu bidean
Ohantzeño bat eskuraturik/Aiherra herri lurrean
Ongi etorri egin ginuen/lau haurrer zorionean
5
Euskaldunak ginelakoan/sendi arazi nahian
Haurrak altxatu ginituen guk/euskal herriko legean
Arbasoen hizkuntza zenez/mintzatzen gure etxean
Euskarak zuen lehentasuna/izan gure familian
Herriaren amodioa hor/sar arazi odolean
6
Urteak jin ta urteak juan/segituz gure ildoa
Urratsez urrats beti aitzina/egin dugula bidea
Herriaren alde izan da /guretzat eginbidea
Helburua zen euskal herria/euskalduna egoitea
Ahal ttipiak baturik hortxet/indar berriak batzea
7
Berroita hamar urte du aurten/elgar juntatu ginela
Mende erdia elgarrekilan/guk eremana dugula
Baratze batian landatua zen/amodioaren arbola
Emaitzak onak agertzen dira/fruitu itxura badela
Denak elgarrekin batasunian/luzaz maita dezagula
8
Orain dutan arazoa da/osagarriaren eza
Erremedio eta medikuekin/pasatzen da ene goiza
Luzatu nahi dugulakoan/ukana dugun bizitza
Onhartu behar egoera hau/izan ta ere bortitza
Gelditzen daukun mementotxo hau/atxikiz hor esperantza
9
Urhezko ezteiak ditugu/egun hementxe ospatzen
Holako egun arradoak hor/ez dira beti gertatzen
Bizian diren gora beherak/gainditzera entseatzen
Gure denbora iragan baita/leku bat hemen egiten
Eta orai hementxe gaude/iraganetaz orroitzen
10
Bertsu hauk dira explikatzeko/gure ibili bidia
Kondatze hau laburra bada/suieta da berezia
Mende erdi bat ginela hanxet/elgarrekin uztartia
Bide luze hoi egin dugunez/elgarrekin ospatzea
Bizi bateko on eta xarrak/zendako ez aipatzea
11
Eguneratzia bizi modua/izan da gure ardura
Gauza berriak buru barnean/gure baitan onartzera
Segitu behar bizi moldeak/aitzinera so egitera
Aldaketa haundiak dira/lehendikan oraiera
Lehen ikasi gauzak gorde ta/egunekuen ikastera
12
Gizonaren pasaia hunek/galdera ainitz ekartzen
Gizakia nundik datoren/erranzun gabe gelditzen
Mixteriozko galdera hori/betidanik da pausatzen
Gure buruak badu oraino/karkula egiteko hemen
Segur gira gauza batetaz/ez gira hemen egonen
13
Aiherrako herriko seme/ni nintzela lehen sortu
Donoztiri herriian aldiz/Aña-Mari munduratu
Zortearen indarrak zuen/gure birdiak kurutzatu
Amodioaren mixterioak/biak gintuen juntatu
Lur huntako gure pasaia/itxura hortan agertu
14
Hamalau bertsu zueri hor/egun huntaz orroitzeko
Orroitzapen bat geldituko da/guretzat hor betirako
Bikotearen ibilbidean/urrezko ezteiak ospatzeko
Lur huntan dugun pasaiño hau/oraitxetan markatzeko
Familia eta adixkidekin/egun hunen gozatzeko
Aña-Mari eta Andre Martinon