top of page

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PILOTA PARTIDA BAT ...

1
Pilota partida bat Irungo herrian,
Probintziarren eta Frantsesen artian,
Jaun aphez Baztandar bat zen Frantsesekilan,
: Gidari gobernador. Kuraiarekilan,
Ethorria urrundik, moIts-onarekiIan,
Bitoriaren bila Gaskoinarekilan.
2
Probintzian jende estimagarria.
Gazteria guzia da pilotaria,
Orai arte bazuten bethi bitoria,
Azpitik zadukaten Eskualdun herria,
Bainan orai Frantses bat, guti iduria,
Baztandar jaun batekin dute nagusia.
3
Jaun aphezaz, Gaskoinaz, girare mintzatu,
Berize lagunak orai nahi'tut aiphatu,
Hazpandarrak diote ederki botatu,
Eta uztariztarrak guziak xarmatu
Baztane'ta Frantzia dira koronatu,
Eta Probintziarrak tristerik gelditu.
4
Ez da posible, jaunak, kasik sinhestia,
Konfidantzia nola zuten ezarria,
Duroz kargaturikan mandoa ekarria,
Garbitu nahi zuten arraia guzia,
Bainan etxerakoan heien dolorea!
Mandoak irunen galdu kargaren erdia.
5
Probintziarrak ziren ongi preparatu,
Mandoa trebesako duroz zen kargatu,
Galtzeaz duda gabe ez ziren orhoitu,
Abilak dire bainan hek ere trunpatu,
Espainol moneda da Frantzian frankatu,
Mandoa etxerakoan kargak ez kolpatu.
6
Probintziarrek zuten prekozionea,
Berekin ekarria pertsu emailea,
Berendako zaukaten arras bitoria,
Urrun zen pentsatzea partida galtzea,
Kanturik egin bada, ez daite egia,
Erretzen ahal dute oraiko kopia.

 

..IRUNGO HERRIAN (1846)

7
Urgulutan zirela ez dugu dudarik,
Ez zutela ez pentsatzen partida galtzerik,
Uste zuten Frantzian ez zela gizonik,
Heien kontra pilotan atherako zenik,
Jakin bezate orai Lapurtarren ganik,
Probintzia ez dela munduan bakarrik.
8
Irunen in derauku urhezko uria,
Bainan ez baliatu hainitz Probintzia,
Frantziako alderat zuen ixuria,
Aise doratu dugu Phausuko zubia,
Aintzinetik bantatzea ez da zuhurtzia,
Jaungoikoak eman deie punizionea.
9
Bitorios balire Irunen gerthatu,
Usoño bat behar zen airean partitu,
Frantses kasta guzia zutela garbitu,
Miseria gorrian zirela gelditu,
Bainan usoa zaie bidean trunpatu,
Donostia utzirik, Laphurdin da sarthu.
10
Arraio demonio! Gaskoin trunko hori,
Bizitik bai loretik ederki duk hari!
Egundain'holakorik ez diagu ikusi,
Horrekin behar diagu pilotin ikasi,
Frantses pikaro hoier ez zaie itsusi,
Laphurdi Probintzian pilotin nagusi.
11
Probintzian bazuten pilotan urgulu,
Bainan oraiko huntan beharko zaphatu,
Frantsesa uste gabe zaie nagusitu.
Zer gisaz behar dire orai kontsolatu?
Heien fama guzia Laphurdin da sarthu,
Bi urtheren dolua behar dute hartu.
12
Adios Probintziarrak, orai bagoazi,
Despendio sariak ditugu irabazi,
Baldin berriz hartzeko gosturik baduzi,
Ez zituztegu nahi errenguran utzi,
Mando mula eder hori ongi karga zazi,
Plazer duzuenean, gaztia daukuzi.

MERKATUDUN HERRIAK

 

Airea:Goizean goiz jeikirik

Hasparnen egiten da merkatu handia,
Erran ere diteke Laphurdin nausia;

Nondik nahi jotzen du aziendak harat;
Badohake beharra metan hautatzerat,

Ez du tokiak egin merkatu omena,
Hertsiki ikusten da jende biltzen dena;

Bainan onak baitziren bethi herritarrak,
Lehia hartu harat tratante zuhurrak.

Sinhestean herririk ez da bobeago,
Jende guzia kasik ungiari dago;

Ez da jende xirxila, ergel halakoa,
Ahopaldi tzarrenez gaindia ahoa.

Sei mila arimetan sarthua delarik,
Lan liteke berexten sinheste gaberik,

Handiek erakusten bidea ungiko,
Higuinduz lehia tzar nihor trufatzeko.

Buru gabeak dire beldurtzen direnak,
Ostrikatzeko gora tzar errankisunak:

Tzarrak ez du prezatzen nihoren ungia,
Barneko ithurritik dario mihia.

Benedikatzeko da Garat Pikasarri,
Egin dituen ungiz bere herriari.

Izan du izpiritu eta khar zeruko,
Graziaren hazia lodi hedatzeko.

Kaperan ondoko du Aita Deiheralde,
Baitaki beharrentzat sosa nola galde:

Gizon saindu, khartsua, bertzen ungitzeko,
Ezdu bere burua hark urrikalduko.

Komentu oro dire segida handitan,
Ungiaren bahiak menderen mendetan:

Muthikoak anaiek dituzte altxatzen;
Neskatilak serorek luzeki arthatzen,

Eri etxea bada deus ez dutenentzat,
Jendea ekharria behar guzientzat.

Laborari etxeak joriak badire,
Zapatainak non nahi amakatzen dire;

Hainitzek herriz kanpo ontasun bilhatu,
Eta etxe ondoak ekharriz edertu.

Hirigoien anaiek beztitu herria,
Langilen gostuz eman hainitz arraizia,

Bildu badute sosa, jakindu hedatzen
Araberan gutiek hanbat lan ibiltzen.

Jainkoak diotela, osasunarekin,
Grazia higatzeko egunak bestekin.

Dagerre, Zabaloa, español eginak,
Urrun dituzte jaten bere ontasunak;

Urreak balituzte herrirat ekhartzen,
Atsegin balukete herritar laguntzen.

Mirikuak badire aiphamen dutenak,
Mihiz bezala kaskoz ungi berreginak

Harriage, Durruti, zuen omen ona
Ingurutan izanen menden laudamena.

Donibarren Larralde hainitz da prezatzen,
Franxistegi Baionan perlatzat beiratzen.

Darthaiet bi anaia aphezak badire,
Maitagarri bezala, maitatuak dire;

Aphez hobe guti da bi Darraidu baino.
Mintzatu behar bada aphezez oraino,

Hordire, Kutelarre, Hiriart, Urruti,
Garat-Lorda, Landalde, Berho, Larramendi,

Eri, saindu, aberats, izpiritu dunak,
Bakhotxari emanez zor zaizkon dohainak.

Aphez maitenak dire Errekart, Fagalde,
Aspaldion errotor direnak bi alde.

Aiphatua izan da kantaz Bordaxuri,
Bazakien ematen gatza pikoeri.

Miriku den semeak ixitzen omen du;
Herriak prezaturen, deus agertzen badu.

Bakezko juie hil da gazte Sallaberri,
Ez baititake ager hobeago berri:

Makhurrik gehienak zituen xuxentzen,
Eta abokatentzat gaphoinak mehatzen.

Ondoko jarri zaio Harriage jauna,
Bakharra urrunean huts bethe zukena.

Jaun aphezpikuaren sekretario da
Franxistegi apheza, hauta nihor bada.

Jean Martin Hiribarren

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


1853

(Otxaldek) HAZPARNEKO ELIZARI

 

Hazparneko herria, herri jenerosa
Eliza Iaguntzeko ez da izan lotsa
iainkoari egin du ederki egoitza
Ehunka urtez bedi obra hortaz goza

Populuak eman du dirua gogotik
Aberatsak nasaiki bere soberatik
Langilek, pobreak berak beharretik
iainkoa beha zagon guzier zerutik

Elizaren forma da kurutze latina
Barnetik bai kanpotik untsa da egina
han ikusten ausarki harri eder fina
Ezkila dorrea du hedoien bardina

Bortetan zer lan hauta, leihoetan ere
Zer saindu miragarri, kapera, aldare
Eliza eder hortaz guziz kontent gire
Eskualherrian guti daite horren pare

Xemartin Harotxena langile nausia
Obra hortako zuen gostu berezia
Jaunak beira dezola luzaki bizia
Hiltzen den orenetjk zeruan saria

Izari orotan da zuzenki atera
Kontseilaria zuen Erretora bera
Hoiekilan akort zen herriko jaun mera
Guzien kontseilari han zuten Doyera

Doyerak emana zen elizaren plana
Haren manuz izan da gidatua lana
Da departamenduko arxitekt lehena
Pentsa eliza ez denetz erreglan egina

Huna gure mendeko obra bat ederra
Bainan oraino badu Iaguntza beharra
Emaitza da horrentzat sokorri bakarra
Atxik dezagun orok hortan dugun karra

Geroxago jinen da apezpiku jauna
Diosesa guziko buruzagi dena
Eliza kontsekratu nahiko duena
Gure bizi guziko zer oroitzapena

Oroit eliza dela jaunaren etxea
Hartan erakusten du guzier legea
Onerat du itzultzen han bekatorea
Han segi arazten zeruko bidea

Maita dezagun maita hortakotz Eliza
Hartan prestuki egon krixtau onen gisa
Han entzuten baitugu jainkoaren hitza
Bai eta ardiesten grazien ihintza

Eliza ama saindua hasten Erromatik
Orotarat hedatzen Petriren hiritik
Bertze elizek dute bizia hartarik
Hola salba gaitezke zoin gure lekutik

jaunak lurrean duen ehen bikaria
Erromako alkian badago jarria
Izpinitu Saindua baitu gidaria
hartarik heldu zauku guzier argia

Zonbaitek argi horri bu nahi lukete
Bainan ez da oraino tenorea bete
Krixtauak oro gitu jainko onak maite
Guretzat izanen du beti pietate

Caixtagin ainitz bada orai bazterretan
Heien indar guziak dira alferretan
Eliza xutik dago asko mende huntan
Bentzutzeko ahalik ez diote ukan

Londaitzbehere jauna gure erretora
Zuzen eta justu da zaitzagun ohora
Lan gaitzetik uroski baitzira atera
Sor-herrian eginez eliza ederra

Jondoni Juani gure herriko patroina
Patroin boteretsua guretzat hoin ona
Eliza hau eskutan dautzugu emana
Bizian ez hiltzean ez gu abandona

Orok egin dezagun Jaunaren nahia
Haren lege saindutik ez giten kanbia
Ararteko harturik Birjina Maria
Hola ardiesten da zeruko Ioria

Elizari eman tut hemezortzi bertsu
Horrenbeste mende du jesus zela sortu
Lur gainean Eliza zuen establitu
Nahiz gu hil ondoan zerurat altxatu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LEHENGO HAZPARNE(1987)

Airea. Antton eta Maria
Pesta ederragorik ote da munduan
Egiten dena baino lehengo moduan
Hazparnen egin dugu menderen buruan
Elgarrendako zuten atxikimenduan
Goxotasun osoa denen inguruan
2
Hola bizi baitziren gure arbasoak
Laneko tresnak zuzten zango'ta besoak
Buru hausterik gabe gau egun osoak
Beti trankil beiratuz bihotz'ta gogoak
Iraganak dituzte bizitza goxoak
3

LEHENGO HAZPARNEtan bizi gaiten egun
Egun batez bederen guk goxa dezagun
Orduko apaindurak ere har ditzagun
Bihotza alegera kezketarik urrun
Gure baitan sendituz zer nahi maitasun
4
Makila ferratua eskuan bar eta
Buruan ezartzeko ez ahantz boneta
Ofiziale zonbaiti eginik bisita
Lehengo jestu berak heiekin ineta
Estaietarat goazen baitugu gomita

5
Idiki, ardi, lapin, oilo, oilaskoa,
Orotarik denentzat bazen nahikoa
Arno gorria eta xuri etxekoa
Bortuko ardigasna, kafe ondokoa
Pixka bat basi zauku berotzen papoa
6
Eztei bazkari hori bururatu baitzen
Hortarik landa ainitz kirol mota bazen
Pilota erregina ginuen hautatzen
Plaza guzia laster ikuslez bete zen
Partidaz gustaturik ginen ateratzen
7
Pilotaren ondotik lehengo musika
Dantzajauzi, ezkotix bai eta mazurka
zonbait an nahiak dantzatzen parezka
Ez zen libro artzea mutil eta nexka
Apezakjakin zezan zen orduko kezka
8
Hazparne Lehengo'an loriatu gira
Orduko gauzak oro pozgari baitira
Agian berriz laster ikusiko dira
Berriz heldu denaren bagaude begira
Aurtengo baten partez bigajinen gira.
M. Sorhouet

 

 

LEHENGO HAZPARNE (1988)

Airea Antton eta Maria


Bihotzez zaituztegu jendeak eskertzen
Zuen leialtasunak baigaitu hunkitzen
Lehengo denboretaz baigira orhoitzen
Zortzigarren aldikotz egun da agertzen
Duela ehun urte Hazparne nola zen
2
Ordutik hunat dira arrunt laburtuak
Argitik arrats arte zauden merkatuak
Oraiko kesken gatik kasik ixilduak
Ram atseginak ziren xixtu ta kantuak
Mende bakotak bere aurki infrentzuak!
3
Horra nola bizi zen denboran jendea
Geroztik hunat urak egin du bidea
Arras aldatu zauku bizitze moldea
Orduan aipatzen zen maiz Jainko legea
Haur sortzez ere baitzen bietan doblea.
4
Hazpame Lehengoan, bihotza betean
Loriatuko gira arratsa artean
Elgar besarkatuko ilunajaustean
Bemz aurkitzekotan, helduden urtean
Goxotasun berean, Hazpame maitean.
M. Sorhouet

.....................................................................................................

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ELIZABERRIKO KAPERAREN ERAIKITZALEARI

1687(Airea : Galerianoaren airea )
Kaperaren eraikitzearen 300 garren urte muga karietarat
Elizaberrin egin zen pestan kantatuak

 

 

 

Borrokan usatua Hazparne herria
Segitu duela gauza ageria
Mirakuiluz piztu du, gora gazteria
Hiru ehun urteko eliza berria

Apez ainitzek egun herria ukatzen
Jaun Larralden denboran holakorik ez zen
Saran karitatea ez zuen hedatzen
Bere hezurrik ere ez zion eskaintzen

Jaun Larraldek ontasuna asko eskuratu
Hortakotz justiziaz ere baliatu
Bere parropiari eskaini balitu
Hazparnen izanen zen oihu eta xixtu

Pasa dira urteak pasatu mendeak
Orduan ere ziren lege ta ordeak
Larralden joka molte maltzur ta gordeak
Elizaberri'rentzat zoin diren nobleak

Lehen bezala orai badago enegu
Herri maitasun beraz josiak gira gu
Hiru ehun urteko laguna zaitugu
Zurekilan xoko hau piztu nahi dugu

Guzien estimuan hain segur ez zinen
Ez zinuen bertzela hoinbertze eginen
Gure goresmenekin dukezu jakinen
Elizaberri inoiz ez zaukula hilen

Hazparne orduan zen haundi ta azkarra
Geroztik zorigaitzez galdu du indarra
Gure bihotz barnetan zuk piztu pindarra
Bilaka bedi laster herriko su garra

Elizaberri egun ez dago bakarrik
Sana dagola ez da erraite beharrik
Zure pestan dezagun kantatu gorarik
Xahartzerik ez dela maitatzen delarik

Gu guzien ohantze Hazparneko lore
Baduzu gozatasun baduzu omore
Gurea zaude eta nahi dugu zure
Elizaberriko naiz eta nahi ere

ERNEST ALKAT

.....................................................................................................

 

ELIZABERRIKO KAPERAREN 300 garren URTE BURUAN

Airea : ikusten duzu goizean
Beñat Loyatho
1987 ean

Harana deitu tokira
Jin zen sarako ertora
Bera sortu zen lekura
Zaldiondotik ukana zuen
Larraburu deitu lurra
Hartan altxatu kapera
Larralde zuen deitura
Dezagun hortaz ohora

Ordutik eta gaur arte
Kaperak hiru ehun urte
Xuxen aurten ditu bete
Geroztik deitzen Elizaberri,
Leku xarmanta diote
Besta dugu trinitate
Lekukoek hainbat maite
Guziek jakin bezate

Iraganik hiru mende
Nola bizi izan den jende
Egin dezakegu galde
Oraiko bordak ziren etxeak
Oihanak alorren orde
Denborak egin du bide
Zaude beti Jaun Larralde
Elizaberriren alde.

Beñat Loyatho

 

HAZPARNERI ( Xalbador)1972

Airea:Mutil koxkor bat

1/Zendako debru ari zerate pundu berekilan teman?
Gaurko egunak behar gintuzke askoz gorago ereman.
Hazparne'k merezi duenikan gaur ez baitakogu eman.
Zendako debru balio gabe diren solasak guk erran?

2/Bazkal ondoan gaur izan dira pertsu haitada beroak,
eta Hazparne'k argi ditzala oraiko eta gerokoak.
Hazparne galtzen ari zaukula hor mintzo dira eroak,
ez, ez, Hasparne'k oraino bizi ditu euskaldun erroak.

3/Gure Jainkoak banatzen baitu behar denean grazia,
eta Hazparne ez du oraino arras debalde utzia.
Mediku on bat bada ber'ustez haren sendatzen hasia,
eta mera're bere alde du, etxean du farmazia.

4/ Mattin. ez laike kantatu behar sekulan bertzen berririk
, bertzen bihotzak dauden lekuan uzteko geldi geldirik.
Otoi, Hazparne, zuk erradazu ez duzun kusten argirik?
Baldin Hazpacne itzaltzen bada, ez dugu Euskal-Herririk.

5/ Ene bihotza agertzen badut, ez nezazue gaitzetsi,
berroi ta zazpi urte baditut, egi'erten behar hasi
Orai artean debaldekoa izan da ainitz garrasi,
gazte rnaiteak, segi zazue, nehoiz etzazue etsi.

6/ Zonbaitek berdin erranen dute gu ez garela perestu,
maiz erabiltzen ditugulakotz hal'hulako zonbait jestu.
Bainan Hazparne maitagarriak hortan hobenikan eztu,
. idai desberdin izana gatik, ibil zaizte eskuz esku

7/ Gauza hau ikusiko baluke gure arbaso lehenek :
Lehen etzuuian holakorikan, zer debru derasa hunek?
Beren herria zain dezatela han sortu diren gizonek,
Irririk nehoiz egin ez dezan ifernuan den satanek.

XALBADOR

 

 

ANDRE MARTINON 

Hazparne ELIZABERRI-Ko Kaperan 2014
Ioane HEGI-MARTINON-en Bataio eguna, 2014eko Ekaina Hamalaua
Jean-Paul MARTINON apezak, Bittoriren Kusia denak, bataiatzia egin duena


1
Elizaberri xoko goxoan/hemen gira bildu egun
Kaperaño pollit batean/familia eta lagun
Haurxo ttipi bat erdi erdian/dugularik guk ezagun
karsutasun haundiarekin/seme ttipia hor dugun
Gu guzien laguntzarekin/argiratu dezagun
2
Aita eta semea baita/saindua izpiritua
« Trinitateko » kaperaño hau/hola da izendatua
Hiru ehun ta zonbait urte du/zutela hor xutitua
Eta orai aingerutxo bat/gu denek inguratua
Aitatxi baten presentzia da/hementxet gogoratua
3
Aitatxi PIER Sallaikoa/izan zen Kapera zaina
Giltzaren ardura hunek zuen/idekitzeko baimena
Xintxo xintxoki beti prêst zagon/hor egiteko den dena
Jendearen zerbitzatzeko/baitzagon beti lehena
Gain hartarik argi dezala/bataio hunen eguna
4
IOANEri ere bide berria/idekitzia da helburu
Lur huntako xendra bideak/ikastekoak baititu
Lehen urratsa aitamek egin/ohidurer hor segitu
Egun batean bere bidea/berak egitea baitu
Bere izarrak zeru gainetik/bidea argituren du
5
Estimatzekoa ere baitugu/ Martinon bat izaitea
Gure aingeru maiteñoari /bataioa egitea
Milaesker leku huntara/hunaraino zu jitea
Argia eta ura uztartuz/zuk hor benedikatzea
Gure aldetik behar ordian/eginen da laguntzea
6
Zortearen indarrak zuen/bi gazte hemen juntatu
Horen ondorioz baitago/fruitu bat hortxet agertu
Lur huntako legea baita/jainkoak zuen kreatu
Mutil ttipi bat orai hortxetan/gazte hauek bideratu
Amodioaren ondorioak/fruitu onak ekartzen tu

7
Lur huntara egun jautsia/izpiritu sakratua
Trinitateko kapera huntan/egun hor da berritua
IOANERE-ri emaitea zen/laguntza bat indartua
Hunen bizian behar orduan/delarik hor behartua
Orroit hadi kaperaño hau/ez dela hor zerratua
8
MARTINON eta HEGUY baitira/bi izen horxet elkartu
Bien arteko landareak du/lehen fruitua agertu
Zuen geroa zuen esku da/bidea beti segitu
Lur huntako legeak baitu/betidanik hoi manatu
Bertutez egon beti azkar-ta/ geroan beti sinestu
9
Euskaldun seme IOANE da sortu/hori ezin da dudatu
Sustraiak hor lotuak ditu/hori ezin da ukatu
Ikusiko du haunditu eta/beharko dela hautatu
Euskal-Herria euskaldun gisa/ behar denez ezagutu
Gure ondare baliokoa/behar denez hor salbatu
10
Familia hemen kantari/begiratuz IOANE-ri
Hunen itzulian goraki/kantatzeko biziari
Segida bat etxen izaitea /begiratuz geroari
Lur huntako legea baita/utzi behar besteari
Errespetatuz kreatzaileak/ egin zuen legeari





 

Pilota partida bat
..Irungo herrian
Merkatudun herriak
1853 Hazparneko elizari
Lehengo Hazparne 1987
Lehengo Hazparne 1988
Elizaberriko kaperaren...
Elizaberriko kap 300garren...
Hazparneri
Andre Martinon
bottom of page