top of page

Xetre Juanes Hiribarnegarray

XETREK APEZERI

Hazparnen eman dute moda bat berria
Ilabete guziez elizan eskia
Ez dute galdegiten soma bat haundia
Jende pobrearentzat xardinen saria.

Galdegin izan nion kantuen saria
Ele ona bederen ez bazen dirua
Karrotian sarturik abian eskia
Bi sos zar eman .zauztan traidore debria.

Diru tzarrez ez daike elizarik berri
Ez eta zorrik paga bixtan da bai hori
Bizio txarra hartzen baduzu bidari
Onduan badukezu ifernua sari.

Nik ez dut gehiago kanturik emanen
Ez eta apezentzat deusikan erranen
Pentsaketak eginik gelditzen naiz hemen
Guzien zerbitzari jaun gaztiak : Amen.

HAZPARNEKO AXERIA

Gure herrian bada beti zonbeit sujet
Zer gertatu berri den erranen dautzuiet
Zelai hortan hatzeman axeritzat Kaiet;
Borta txarrak zituzten hango oilateiek

Plazaren erditik zen axeria joana,
aintzinetik harturik kaiolaren plana;
karkulatu bezala egin balu lana,
ez zen ttipituz joanen axerien fama

Kaiolaren ondorat bildu bezain sarri,
Lepoa bihurtzen du... oilo gaixoari;
Oilarra berehala lotu karrankari
Axeria bezala, nagusi jaunari

Nagusia heldu da bere armarekin

"Axerjak ikusi behar dik enekin
Kaiolaren ondorat hurbiltzearekin,
Axeria gorde zen ez jakin zen egin

Gorde-lekuan dute axeria hesten

Axeria orduan marrumaka hasten,
Axeririk ez dela urdanteian sartzen
Otoi, otoi atea idek zezakoten

Hago ixtant bat, hago, axeri kiskila!
Ez haiz ez uste bezain gertatu abila:
Nundik barka dezaket ? Oiloa duk hila
Baniak berehala polizaren bila!

Ixtant baten buruan argitu herria:
Oren-erdia gabe orotan berria
Bere jandarmekilan huna nagusia
Tokia han zen bainan... falta axeria!

Bene ganbaran dute filusa hatxeman;
Polizak hartu eta, berekin ereman:
Borta ontsa zerratuz presondeian eman,
Orduan jujatzeko jaun jujek Baionan.

Kondenamendua du hamabortz egunen:

Bihotza tristerik haiz presoner egonen:
Hango denboran ez duk oilandarik janen;
Trankil egonen gaituk ixtant bat Hazparnen!

Adios axeria, erraiten dauiat nik;
Berriz ez egiteko horrelako lanik,
kanpoan hobe baituk talo-arto janik
Ezen-ez oiloa jan ta preso emanik.
XETRE

 

HAZKETA-KO OSTATU ONDOAN

( Joanes Iribarnegaray Xetrek emanak )

1
Hazketako ostatua "Hôtel de Munho" deitzen da,
Presentian edateko nafar on bat saltzen da.
Hartarik edanez geroz gaua han eman behar da.

2
Hango nafar edaliak Hazketan dira guziak,
Hartarik edanez geroz etxera denak hordiak:
Guziak tronpatzen gaitik espainol nafar urdiak.

3
"Arri"! "Burro"! triki-triki, Hazketa Dorrek erosi,
Haren gainian behar zela kabalier ibili,
Joan zelarik airoski, biak urerat erori.

4
Joan zelarik bidian, zela bridetan, lorian,
Trebukatu izan zaio, Potxoteiko zubian,
Han gertatu dira urian, bi-biak mainhoar berian.

5
Dorre hasten da oihuka, otoi jin ziten lasterka.
Astoari ari zaio, lotua tirabiraka.
Animalia efortka, bainan xutik ezin koka.

6
Bildu zenian jendia, gero han zen komedia,
Atakan zerabilaten gizon miserablia:
"Paga-zak mainu saria, astoarena eta hiria!".

7
Eman die arrapostu, abokat gisa mintzatu:
Ur hura komuna zela, nahi bazuten han sartu.
Nahiz ederki trenpatu, mainurik ez du pagatu.

8
Antton eiherazainari saldu zakon asto hori,
Ederki promenaturik plaza karriketan gaindi,
Eginik zonbeit itzuli, pilaz goraka nun nahi.

9
Musde Hiriart, goraintzi! Konplimendu hau ez gaitzi!
Dorrek nahiko bailuke behokaño bat erosi,
Behar dazkotzu igorri hortik zonbeit begi gorri.

(Jean Hiriart-Urruty-k "Euskeran",argitaratua Aita Donostiaren paperekin osaturik )

GALDE ONARI PREST

Jean Iribarnegaray "Xetre Hazpandarra"

 

Airea: Laur phundukoa

 

1

Galde onari prest da bethi heskalduna,

Frantziak ez du gaixto halako laguna,

Oraiko gerla hortan hara ala huna,

Oinak arin zabilan iduri lertsuna.

 

2

Prusiano zoruaz mintzo ziren oro,

Inozentziaz naski harren bertze haro,

Gomitatua zela ezagun zen klaro,

Dirutan arranjua egin arteraino.

 

3

Ttipituz geroztikan aitaren omenak

Tiraka hasten dira haurrik handienak,

Zorigaitza sofritu behar ttipienak,

Galtzen balin baditu sortzeak emanak.

 

4

Batek phuska har eta beha bertzeari,

Hilak ere bardintsu ikhusten da ari,

Hola arizan dira hain bertze gerlari,

Inozenten odola ixuriz lurrari.

 

5

Bitoriaren xerkha jin balitz Prusia,

Etzuen galdeginen dirutan saria,

Arranoa baitzuen bere gidaria,

Aise egin daukute saltsa berexia.

 

6

Haurrek ezin onhartuz aitak egin lana,

Berak oldartu dira etsai beltza gana,

Bainan kausitu dute soberaxe barna

Frantziaren gainean eskua emana.

 

7

Begi guziek beha ez ginen gu ontsa,

Bihotz guziak xuxen halere ez lotsa,

Aditu dugunean tiranoen hotsa,

Arbolak begiratuz eman dugu moltsa.

 

8

Heskaldunen idea guziek izanez

Gerla akhabatuko ginuen gizonez,

Oro agertu gira borondate onez,

Bizi nahiz hiltzera arrazoin xuxenez.

MADALEN LARRALDE

 

Jean Iribarnegaray "Xetre, hazpandarra"

 

1

Mila zazpi ehun eta, lau hogoi hamalauean,

Erreboluzione bat bazen jenden artean,

Erlisionia nahi zuten sarthu lurraren barnean,

Aintzindariak fede gabeak baitziren gure gorthean.

 

2

Gorthe hartako gizonek Elizak zerraturik,

Aphezak ere ezarri zituzten kasaturik,

Ez zuten ikhusi nahi, Jesus maite zutenik,

Gilotinatzen ziuzten hatzemanik geroztik.

 

3

Neskatxa bat zen Sarako, Larralde Madalena,

Kofesatzerat juhan zen Espainia berhala,

Jesus errezebiturik, etxerat heldu zela,

Soldaduek preso hartu baitzuten berehala.

 

4

Lizuniako errekan etxerat phasatzean,

Uste gabe hartu zuten soldaduek artean,

Nun zabilan bide hartan galdegin zutenean,

Erran zaien kofesatzen zela gostu onean.

 

5

Neskatxa hura nahi zuten fedean khordokatu,

Gezurra erran zezala, nahi bazen libratu,

Bainan ez ditu sinhetsi, ez eta obeditu,

Sekulako bihotzean egia zuen sarthu.

 

6

Soro zarren errabia ikhusiz fintasuna,

Ez diotela engana, heskaldun fededuna,

Jelosian bizi dira, hilez beren laguna,

Bake ona galduz geroz, akhabo zoriona.

 

7

Ehun urthe huntan Saran izan erretor guziak,

Elizatik mintzatu dira erranez haren berriak,

Zer kalte egin derakon Madaleni egiak,

Sekulan orhoitzekua du Sarako herriak.

 

8

Zuzentasuna dabila bethi kondenaturik,

Neskatxa hura etsenplu har dezagun bakharrik,

Gilotina kolpe hura behar gabe ukhanik,

Zeruetala igan zen etsaien eskuetarik.

 

9

Estekaturik ereman izan zuten Sarala,

Beltcharenian baitzauden bere haurridetala,

Handik Donibanerat galdea zen bezala,

Satanez inguratua han zuten tribunala.

 

10

Tribunalean nagusi Pinet jenerala zen,

Nazionia erran dio, ez duenetz maithatzen,

Odoletan gilotina zuelarik ikhusten,

Biba Erlisionea, oihu zuen egiten.

 

11

Manera hortan hil zuten, Madalena gaixoa,

Ez baitzuen galdu nahi gezur batez Jainkoa,

Oraino ere azkar da gezurren ministroa,

... agolarik ifernuko gakhoa.

 

12

Lege zarren ondorioa, horra non den egina,

Madalen ezarri dute segurki marthir hila.

Gilotinala iraganzen khantatuz Salve Regina,

Begiez ikhusten zuen gure Ama Birsina.

 

KHANTAK LAUR PHONDUKO AIREAN ELIZA PHESTEZ

Jean Iribarnegaray, hazpandarra

 

1

Anhitz phesta badugu eskal herrietan,

Guziak heldu dira beren denboretan,

Zelebratzen ditugu gure aldietan,

Gostu handia baitu bakhotxak beretan.

 

2

Gure eliza phesta ez da khanbiatzen,

Leheneko legetan baitugu segitzen,

Gure patroin sainduaz garela orhoitzen,

Bihotz onez elizan orok ohoratzen.

 

3

Ahide adiskide guziak etxera,

Gomitatzen ditugu phesta egitera,

Zahar ohatuentzat hura zer plazera,

Familia guzia bildua batera.

 

4

Hilez ala biziez han gira orhoitzen,

Gure pena guziez elgar kontsolatzen,

Phestaren batasuna han dugu kausitzen,

Zahar gazte guziak elgarrez gozatzen.

 

5

Gero libertate bat badugu kanpoan,

Pilotari ederrak plaza publikoan,

Guziak haizu gira halako lekhuan,

Gauza onhestagorik ez baita munduan.

 

6

Beha egoten gira halako phestari,

Gure ahidiekin elhe eta irri,

Zaharren arabera moda ona hori,

Ongi liberti eta ezagutzak berri.

 

7

Soinu eder batekin plaza da arintzen,

Onheski dantza eta nehor ez da galtzen,

Phesta ederragorik hau baino othe zen,

Aita bere semekin ikhusi dut artzen.

 

8

Zortzi pertsu berriak huna Hasparretik

Suietak hartu ditut herriko phestatik,

Alegera nindaite arras bihotzetik,

Primarik balin banu hetaz Urruñatik.

 

BERTSU BERRIAK

AIREA Lili bat ikhusi dut baratze batean.

Jaun kargudun haundi bat badugu berria
Ongi gorazen baitu .Hazparne herria
Herritar Louis Madré ohoragarria
Conseil jeneraleko dugu ezarria.

Adinez gazte gatik eskoLas jakintsun
On dena agertzeko hurbil ala urrun
Kantonamendu batek holako bat lagun
Sokhorri handia du delarik behardun.

Guziek eman dugu gogo onez boza
Jaun ala anderiek zabalik hihotza
Ahoan zutelarik orok ber solasa
Orai ere badugu gizon baliosa.

Jokolari ederra zirade pilotan
Onhets eta zuzena agertzen plazetan
Bardin- bardina zira bertze aferetan
Ongi poroatua obra guzietan.

Kargudunak ardura badira Hazparnen
Orai ere hala da gorakl erranen
Bilkhuretan baituzu etsenplu emanen
Lekhuko fama ona duzu haundituren.

Gure boza zuretzat izanen da bethi
Gure gogoak ez du bertzerikan nahi
Edo zoin kargutarat bazinte atrebi
Konfientziarekin : zure zerbitzari.

CHETRE.

Xetrek Apezeri
Hazparneko axeria
Hazketa-ko ostatu ondoan
Galde onari prest
Madalen Larralde
Khantak laur phonduko...
Bertsu berriak
bottom of page