top of page

Petti Irigoin

Arotz abila

Arotz abil bat bada plazan Bardotztarra,
Ihizin ibiltzeko zakur bat beharra,
Adinez ere ez da oraino zaharra,
Erbi baten hiltzeko da partikularra.

 

Mintzatu izan dute jaun ihizraria
Jan nahi zutela harek hil erdia,
Ase ditu eginik saltsa bat haundia,
Auzotik ebatsirik gatu bat ereia.

Gatua zen, gaizoa, betea negalez,
Ardura etxen zagon ernari izanez,
Debrua ikusi du ezin hatzemanez,
Guardia muntaturik hiru gau egunez.

Leku famatua da zikite karrika,
Ihiztariek ere han bere fabrika,
Gatua han zabilan noizean behinka,
Bortan harrapatu du mailu ukaldika.

Hile ta ezarri du dilingan krakotik,
Odola zariola beharri xilotik,
Bai eta larrutu, bortak zerraturik,
Nehun ez da holako gatu burregorik.

Gatuaren pizua hameka libera,
Laurdeb bat gehiago ongi pizatzerat.
Lau lagunek jateko ez zuten sobera,
Umeak eta oro emanik barnera.

Bazen Frantses, Espanol, italianoa,
Azken hunek zuen tiratu burua,
Erranez kurritua zuela mundua,
Saltsan kausitu gabe holako gostua.

Janari ziren oro harremanka,
Nagusia aintzinean azita beteka
Ondarrik gelditzen zenez laguner behaka,
Gatu zahar zikina jan zuten itoka.

Petti Irigoyen

bottom of page