top of page

Laurent Darraidou Medikua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hazparne-Azpeitia alkartasun egunekoak

ELKARTASUN EGUNEKO ABESTIAK (airea: Agur Xuberoa)

ERREPIKA
Agur AZPEITIA
Mendi-altzo batean, goxoki, bildua.
Eta Zu HAZPARNE,
Urtsu-pean, zabal-zabalik, hedatua.
Bi herriek dugu
Gaur-egun ospatzen gure parezkatzea.
Zahar eta gazte, denak adixkide,
Elkarteak barne,
Denek elgarrekin in dezagun bide
AZPEITIA, HAZPARNE!
I)
Zu Gipuzkoan eta zu Lapurdikoa
Bakoitxari agur bat, bihotz barnekoa.
Agur Elizaberri eta Urrestila
Urkoi, Zelai, Labiri-ta Pena,
Larrarte-ta Minotz bai eta Hasketa
Eta zu Loiola.
II)
Gure herrietako gazte elkarteak
Zuek, mutil nexkatxa indarrez beteak
Atxik beti bizirik gure ohidurak
Bai Euskara, pilota, kirolak
Zuk, Inaki, lagun zure haurrideak
Euskaldun gazteak!
III)
Ez dea denendako bihotz-alxagarri
Bi herri ikustea uztartzen elgarri
Eta gogotik lotzen, betan, sail berari,
Hor dutela Euskara lokarri.
Eskuz-esku, denek beha geroari

Azpeitiar bertsulari baten erantzuna(Behin bazen

Loiolan)
I
AZPEITI ta HAZPARREN
HAZPARREN AZPEITI
elkarren maite minak
genituen senti
anai giro honetan
bagerade beti
zoriona ez degu
izango urruti.

III
Egun injustizizko
hainbeste atake
dena usteldu dela
esan genezake
behar genduken aina
zorion da pake
HERRIen batasunak
eskura lezake.

Lisazo Ureztillakoa

II
HAZPARNEk eman zigun
egun bat bikaina
biotzik goibelena
piztutzeko aina
zuek berdindutzea
zaila zaigu baina
AZPEITIk eman nahi du
zor duen ordaina

IV
Gaur degun zoriona
eta irriparra
ez bedi gerta uraren
gaineko aparra
sendi batean bilduz
ego ta iparra
haundi egin dezagun
EUSKADI bakarra.

Azpeitian lehen elkartzea

I
Bat Gipuzkoan eta
Bertzea Lapurdin
Ama beraren seme
Euskaldunak berdin
Haurridek elgarrekin.
Gaur dugu atsegin
Bi Herriek dezagun
Bihotzez bat egin.


Azpeitian egin zen lehen elgarretaratzean

II
Azpeitia eder zinen
Pesta'egun hartan
Ibili ginen, alai
zure karriketan
Zutaz pixka bat jelos
bainan lorietan
Euskara lore baitzen
ezpain guzietan.


 

III
Laketuak ginauden
Iduri etxean
Mendi xutek motdatu
zure ohantzean
Argia apaldu zen
gu denok biltzean
Ta bihotzak tinkatu
zutaik urruntzean.



IV
Kultur, kirola eta
Bertze asko talde
Eskuz esku, gazteak
Ibili zaitezte
Eta denetan ager
Herriaren aide
Euskaldun geldi diten
Azpeiti t'Hazparne

V
Gure elkartearen
Hau da hastapena
Gure gaztek bere gain
Hartua zutena
Zuk Iñaki Loiolan
Sortua zarena
Haunditzen lagun zazu
gure batasuna.

Laurent Darraidou


 

Pierre Luro-ri, beren 100 urteak ospatu zituenean

Pierre Luro-k medikua zuen Laurent, huni gustatzen zaion ainitz gizon xahar horren omore on paregabea. Bertsu hauek 100 garren urte mugan emanak izan ziren eta oraino hiru urtez bizi izan zen Pierre Luro.

1
Hogoi garren mendeak xuxen hiru urte
Hazilaren erdia, hamortza diote
Piarres LURO-rentzat zen bizia haste
Ohartu gabe ditu ehun urte bete.

Ezagutu zaitugu zapeta saltzaile
Hazparneko karrikan, merkatuak bestalde
Hitzkuntza, mus-partidak ta pilota maite
Beti zira agertu zinez euskalzale.

Ni mediku eta zu politikan trebe
Konsultaren ondotik hartan ginen fite
Aldi guziz zinautan hau egiten galde
Atxik otoi bizirik bertze bozak arte.

 

Bakarrenak dituzu ikusi pasatzen
Segur naiz gehienez zirela oroitzen
Bertze hiru andana hasiak prestatzen
Primadera beroa dugu irriskatzen.

Medikuek badute ainitz jakitate
Ezin bertzean LURO operatu dute
Epe laburra eman : zonbait hilabete
Horrek baditu orai hogotta bi urte.

Zure segeretua zoin den erran nio
Alaitasuna duzu zuk erremedio
Ainitz urte agian gutartean LURO
Partida beti ari ta parioa libro.




Orai behar ginuke pixkat seriostu
Egun huni doazkion solasak hautatu
Familia bildu bat baituzu altxatu
Horrek zaitu bizian segur sustengatu.

Denek bezala ukan dituzu nekeak
Jestu gutiz galtzea emazte-semeak
Biotza erdiratu horien uzteak
Buru egiten zaitu lagundu fedeak.

Azken bertzu hau ene adixkideari
Bihotz-bihotzez zure mende-mugakarri
Ukan dezazun luzaz bake, osagarri
Otoitzez nago, egun, zeruko jaunari.


 

MixelLABEGUERIE-ren amenez

Uztailaren 28 an, 20 urte egiten zuen Michel zendurik. Hunen izena duen elkarteak, Laurent DARRAIDOU lendakariaren inguruan, zenbait lagun bidu ziren egun hortan. Lore zama bat pausatu dute Mixelen hilobiaren gainean Uzta-ritzen. Huna karia hortara Laurent-ek eman bertsuak, berak moldatuak.
Michel Labeguerie-ri

I

Bi milako uztailak gaur hogoi ta zortzi, Hogoi urte jadanik gaituzula utzi ! Ez zaitugu halere oraino ahantzi, Poeta ez ote da sekulako bizi !


II
Zonbait Ion dittigu zuri gaur ekarri,
Itxuraz alegera, ta kolorez argi !
Ez ehortzetakoak, bainan besta lili !
Zure omenaldia asmatzen iduri !

III
Omenaldi eder bat heldu den urrian,
Parte Uztaritzen-ta Kanboko herrian.
Han izanen zaitugu gurekin agian,
Olerkaria kantuz lagunen erdian !


IV
Egun ez da bet-betan haizea gelditu,
Ez eta kantatzetik xoriak ixildu !
Zernaren urdina ez ere goibeldu
Bainan zure lagunak gaur zutaz oroitu


v
Ezagnlu ditugu zuk moldatu hitzak
"Xorieri mintzo zen" olerkiarenak.
Xaramelatuz zure kantu hoberenak
Zuri pentsatuz gauide egun hemen denak

Laurent Darraidou mediku ohi eta olerkari
berriak huntu bertsuak.


 

MIXELI

Oi kanta berri' izan da zure olerkietan azkena
Mixel, hor dugu zure mezua, guri uzten daukuzuna :
Lehen tokian delà zuretzat beti izanen gizona,
Lerro berean Herriarentzat dusun suzko maitasuna.

 

II
" Hanbat oraino beharko dela kanta bat eta kanta bi
" Erain haziak ekarri ditu bakar batentzat hamabi :
Uda berrian bezala sortzen kantu berri ta kantaldi,
Zaude bakean, euskal kulturak salbatuko du Euskadi




III
Zurekin egun kantatu dugu, kartsuki, gure hizkuntza.
Kanbon gaur dugu senditu jotzen Euskal herriaren bihotza.
Zurea ere zait iduritu, ez bainuen nik arrotza,
Olerkariak hil-ondoan du hasten betiko bizitza !


IV
Urrii haizeak ekarri dauku gau ilunean uria
Leihoan joka zu zinen beraz, bakezale den xoria.
Hegoak ote dautzu salatu egungo omenaldia ?
Mixeli otoi ekar berria, zu haren mezularia.


V
Errozu denek, ta bihotz batez Kanbon dugula goretsi
Omenaldi hau aspaldi huntan, segur zuela merezi,
Hain maite zuen Euskal Herriak ez duela, ez, ahantzi.
Kantuz errozu, gu denen partez, mila ta mila goraintzi.

Laurent Darraidou medikua.

Heletan, 2002 ko urtean urriaren 19 an

Hazparneko hautetsieri

I
Hoita hameka urte ditu pasaturik
Pinatelen kideak merian sarturik
Dainciart eta larrek saila segiturik
Adixkide guziak, gaur, gira bildurik.



II
Agur beraz deneri andere-ta jaunak,
Ahantzi gabe, segur, ezinjin direnak,
Bihotzean ditugu utzi gaituztenak
Guri begira daude, gain hartarik, denak.




III
Gure bide berari gaitezen jarraiki,
Bertzeri idekiak-ta beti gizonki,
Geroari pentsatuz denek serioski
Bozak heldu baitira emeki, emeki.


IV

Aintzina doalarik lasterka mundua
Gure herria, aldiz, lo batek hartua
Zinez inportanta da datoren hautua
Norbaiten beha dago kantonamendua.



V
Ursun urak oraino eginen du bide
Gu gauden elkarturik, iduri haurride,
Izpiritua argi-ta begia erse
Euskaldun bizi dadin, betikotz, Hazparne.
L.D.


 

AITATXIK UTZI GAITU

•1-

Aitatxi zen gizon bat jitez alegera
Bainan azkenik zuen sofritzen sobera
Laguna hil geroztik, galdua, ber-bera,
Haurren gain ez nahi ta lotsatu gainera.

Errepika : Zutarik nuen bizia
Itzultzen dautzut guzia
Itzultzen dautzut bizia
Zutarik nuen guzia.


•2-
Hautaturik bazuen xoko pollitena
Xara hegian ere arbolik gaztena
Xokoak mihaturik sokarik mendrena
Goxoki egin nahi urratsik azkena.


•3-
Goiz hartan zen etxean gelditu bakarrik
Haurrak bere lanetan kanpoan hasirik
Gauaz deliberoa buruan harturik
Lanaren egiterat jalgi zen etxetik

•4-
Hantxe da belauniko lepotik ligeta
Harri baten gainean utzirik boneta
Jaunari, barkamenduz, apalik kopeta
Bizia eskaini du otoitz bat in-eta.


•5-
Ixil ixilik joan da, iduriz gordeka
Xoriak bat bertzeari sasitik bertsoka
Haize hego epela goxoki ufaka
Urak aintzina bide errekaz erreka.


•6-
Gizon baketsua zen guzien erdian
Bortitzkeriarik ez haren bihotzian.
Azken urratsa egin du gisa berian
Jaun Goikoak har beza zeruko lorian.

 

IRRIA

•1-
Zendako ez egiten kabalak irririk
Nago pentsaketa, gogoetaturik.
Ala dirade beti penetan trixturik
Hori nik ez dut uste, bada hor bertzerik.

Errepika : Bai egizu irri, gogotik, Gizona
Hortan baita zure berezitasuna.


•2-
Xoria da kantari argia hastean
Iguzkiaren printzak zeruan sortzean
Iduri alegera ene baratzean
Irririk ez da alta moko sahetsean.


•3-
Bere nagusia du xakurrak ikusi
Agurra egin dio, jauzi ta ihausi
Irri egiten ez dut oraino ikusi
Etzuen ainitz falta bainan ez da hasi.


•4-
Animaliak sofritzen badaki ixilik
Haren begietarik ez jausten malkorik.
Orai konprenitzen dut, hor ez da dudarik:
Irririk ez ditake ez bada nigarrik.

LARRAZKENA

 

•1-
Azken urxoak dira pasatu tropaka
Senditurik zeruan hegoaren pereka
Urrundik entzuten da lertsunen karranka
Hazila hor dugula nehork ezin uka.

Errepika: Lertsunak lerro, lerro
Negua gero, gero.


•2-
Azken onddo papunak xara sasietan
Gazten beltzak ihaurri bide bazterretan
Zuhaitzak bere jauntzi hori-gorrietan
Ametsik goxoenak gure bihotzetan.


•3-
Joanak dira udako goiz alai argiak
Ixildu berroetan xori kantariak
Zerua goibeldurik haize ta uriak
Mendi gorritik heldu beheiti ardiak.


•4-
Sasoin batek bertzea du beti ekartzen
Aspaldiko legea, ez dena aldatzen.
Gizonaren gogoa hasi da iluntzen
Neguaren usaina ari da agertzen.


•5-
Larrazkenak berekin hurbil Abendoa
Hotz eta ilun bada pitz su-pazter xokoa
Sasoin bakotxak badu alderdi goxoa
Neguaren ondotik jinen da Martxoa.

2008-ko HERRIKO BOZAK

 

(airea: Ai! Ai! Ai! Mutila!)


•1-
Inchausperen zerrenda apolitikoa
Beraz politikarik arras gabekoa
Irabazteko, omen, hori da gakoa!

Errepika : Bai gora Inchauspe, bere lixta barne
Xutik eta erne, biharko Hazparne

Bai, bai, bai, bai, xutik eta erne.
Bai, bai, bai, bai, biharko Hazparne !


•2-
Zerrenda hortan bada, bai ainitz kolore
Eskuin, ezker, erdiko eta abertzale
Inchauspe agertu da guzien biltzaile.
Bai gora Inchauspe,…


•3-
Buruz-buruka ona zela baginakin
Ekipa baten buru irabazle berdin.
Nola galdu holako multxo on batekin?
Bai gora Inchauspe,…


•4-
Gittuk egin behar du gaitzeko afera
Zerua idazteko deus ez da sobera
Berritu nahi dauku Misionest Kapera!
Bai gora Inchauspe,…


•5-
Egitarau nasaia hor da hitzemana
Betetzen baduzue holako programa
Ez da ttipituz joanen Hazparneren fama!
Bai gora Inchauspe,…


•6-
Beharrik bazirezte hogoi-ta-lau lagun
Gizon eta emazte denak arduradun
Hazparne berri bainan begira euskaldun !
Bai gora Inchauspe,…

KONTSEILU OROKORREKO BOZAK

•2004 MARTXOAN

 

Zazpi hautagai ziren zoin gehiagoka.
Legez biga gelditzen -ta buruz buruka.
Elgarrekin Inchauspe orai denek bozka,
Azken kintzea dezan apuñatik trenka!

Bigarren igandean etzen partidarik:
Inchauspe trinketean zen bakar bakarrik.
Bere kontrarioa etxian harriturik
Ez zuela ez nahi bertze zafraldirik!

Eskerrak bihotzetik jaun andriak zueri,
Hazpandarreri eta auzo-herrieri,
Bigarren itzuliko boz-emaileeri,
Milesker berezi bat Pinatel jaunari.

Bertsu hauk eman ditut omore onean
Gizon berri bat sortu baita azkenean!

Gogotik hasiko da denentzat lanean,
Beti izanen gaitu bere sahetsean.

DESERTUAREN MINTZOA


"ATACAMA" da Xile iparraldean den munduko basamortu idorrena. Toki xoragarria. Han, hoinbertze gauza hunkigarri ikusi-ta ene sendimanduak eman ditut bertsu xume hauetan, etxerakoan, hegazkinak "ANDES" mendi kadena miresgarria gainez-gain zehartzean.

 

1. Ez zaitut, Jauna, nik Atacaman ene begiez ikusi
Bainan han zinen, dudarik gabe, desertuaren nagusi.
Ene bihotza xoraturikan bet-betan kantuz da hasi :
Zu, zeru-lurren kreatzailea nola ez hemen goretsi!

 

2. Han zinen, goizik lur barnetikan sortzen diren baporetan.
Han, iguzkiak sartzerakoan gorritu mendi xutetan.
Han ere, gatzez beteak diren aintzira idortuetan,
Hunki-gabeak iduri duten lur-eremu zabaletan.

 

3. Zuk eman diozu hastapenetik lur huni edertasuna
Hunekin betan opari gisa zinezko ixiltasuna
Ibarretarat hasten delarik menditik jausten iluna
Hau da zurekin hitz egiteko tokirik egokiena.

 

4. Munduan zehar egin ditutzu gauza miragarri frango
Desertu huntan ikusirekin, Jauna, xarmaturik nago
Zeru urdina gure lurrari iduriz lotua dago
Ez naiz sekulan izan zutarik hemen baino hurbilago

 

2005 an/ Ihizi afaria

(airea: Dama gazte xarmant bat)

 

1
Gaur duzu Belokenian Urtxo afaria,
Zazpi ihiztariek egin balentria,
Angelak preparatu guri ihizia
Aldi batez ezin jan saltsa hau guzia!

 

2
Alta saltsa ahotik da ezin utzia,
Gure haur denborako gostu ahantzia,
Apetitua denek dugu hain bizia,
Parte on baten jateko dugu gutizi!

 

3
Bi urtez Amikuzen zer ez duzu egin,
Etxola muntatu-ta ikasi ihizin,
Aprendizak baiginen petto frangorekin,
Hobetuko baigira, goazen hola behin.

 

4
Kondatuko dautzuet orai guzieri,
Zer gertatua zaion gure Ramuntxori,
Aldaxka batek zuen urtxoa iduri,
Ramuntxok tiratu-ta hostoak erori!

 

5
Bakotxak egin ditu huts bat edo bertze,
Denen esplikatzea luzegi litaike,
Gaizki egina bazter eta berriz haste,
Gizona beti baita denetan ikasle.

 

6
Aurtengo baditugu xede batzu onak
Arbolen apaintze-ta apego berrienak,
Denek elgarrekilan inen ditugunak,
Lagun gaitzala ere heldu den sasoinak.

L.D.

 

2006 an /Erretorraren urtxotegian

(Airea: Ttipi ttipitik aitak et'amak)
I
Erretorraren urtxotegian, Amikuze oihanian,
Denak han ginen zeruari so urriaren erditsutan
Urtxoak aldiz gostuan, zauden pazka zuten tokietan,
Arto-ta hezkur nahi bezenbat Frantzia behere hortan.

II
Omia saindu etorri zauku pasaia haundirik gabe,
Aldatze ainitz egin ondoan, ontzea ginuen uste,
Jakinik ere ihiztaria beti dagola ikasle,
Bainan urtxorik ez bada horiek oro debalde.
III
Kuraia galtzen hasiak ginen eta dudatzen azkarki,
Azaroaren bian, huna nun botatzen ditugun zazpi,
Amets batean bezala aldiz, biharamunian hamabi,
Urri guziko hamalauekin hoitahamahiru naski.
IV
Berroita hamerretatheltzia nehork ez zuen dudarik,
Hamar bat egun gelditzen eta urtxoek beranta harturik,
Aroa alde eta bihotza esperantzaz gainditurik
Gure ametsa barreatu da haizea kanbiaturik!
V
Bat edo biga egun gehienez, segitu dugu aintzina,
Berroita hiru hilik gelditu, halakoa zen sasoina!
Jazko emaitza apala baitzen egin dugu Jautzi ona,
Hala segituz goitituko da, hor gaindi, gure omena!

VI
Apenak bixtan hobeki ezar ta,"harri urtxoak hezi
Ez gira hortan gelditzekoak gaur ikasiak ikasi,
Bertze urtean hil ginezake hiru hogoita hemerezi,
Itxaropenik gabe gizona nehoiz ez ditake bizi.

L.D

 

2007 ko Urtxo ihizia

(Airea: Untzia jin deneko " xardina saltzailearena")

1
Aurten urtxoak goizik dira abiatu,
Ipar hortan neguko haizea senditu,
Landesetan artoak berantago bildu
Eta pazka eskasezbidian ez gelditu.
2
Beharrik hor ginauden denak muntaturik,
Zenbeit apago berri tokiz aldaturik,
Hari-urtxoak ere ontsaxko hazirik,
Etxolako leihoak arrunt berriturik.
3
Urriaren zazpian lehena botatu,
Hemeretzian jazko nonbrea gainditu,
Hoitazortzian, goizik, ehunetarat heldu
Noiz ote behar dugu eta nun gelditu?
4
Ehun-ta hirurogoi-ta sei, zer deutzia !
Aurtengo emaitza da, ezin sinetsia.
Gu ikasle onak-ta hauxe da grazia :
Porrondei-ek ekarri esperientzia !
5
Denek egin ditugu huts-ta petto frango
Lehen ere baziren, ta gero izango.
Tiratzen ikasi-ta pixkat xuxenago !
6
Ez dezagu, ez egin sobera espantu,
Aurten urte aparta baitzauku gertatu,
Haize izpirik gabe sasoina pasatu,
Nun ginen egin balu hegoak ufatu?
7
Ontsa baino hobeki joan dira gauzak,
Gu gelditu orduko jo du hego beltzak,
Hostoak berreatu lehen haize basak
Ta heiekin airatu aurtengo ametsak.
8
Amikuze oihana gorriz beztiturik
Bakotxaren bihotza dago xoraturik.
Hola segi dezagun denak elkarturik
Ez diot Jainkoari galdatzen bertzerik !

 

 

2008- IHIZIKO SASOIA

(Airea : Iruñeko ferietan)

 

1. Aurtengo urtso sasoina nola joan den guzia
Bertsu xume zonbaitetan esplikatzen naiz hasia
Urte batetik bertzerat aldatzen da ihizia.

 

2. Urri hasteko, beharrik, denak ziren prestatuak
Aro txarra senditurik urtxoak arras presatuak
Edo arto eskasian aurten ziren gosetuak.

 

3. Goizik beraz abiatu ta bidean ez gzlditu.
Bertzalde itsas bazterra gehienetan hautatu
Gure partetik halere ez dugu behar kexatu.

 

4. Urriaren hoitalaua, lurrean ehungarrena
Hazilaren laua dugu izan egunik onena
Jazko emaitza gainditu, eguerdi xuxen xuxena.

 

5. Gauza bati naiz ohartu segur aski garbi dena:
Xuxen tiratzeko behar lehenik lasaitasuna
Hau elgar lagunduz baizik eskuratuko duguna.

 

6. Urtxoa segur botaia eta lurrean deus ere.
Arbolpean ote dugu adixkide bat biltzaile ?
Oihaneko ihizia berdin gure laguntzaile ?

 

7. Porrondei-ek orduan du egin bere itzulia
Hexur eta luma frango bainan falta haragia
Tokia ezaguturik erne zagon axeria.

 

8. Buruz-buru sasipean ikusten du animalia.
Elgarri so, eleketa ( ?) zinez edo alegia
Ni beldur, finkatu duten "Axerien konfradia".

 

9. Azken egunak uritsu, gure ametsak airatu.
Berrehunetat heltzeko baten buztana faltatu.
Parioa eginez geroz ez da behar urrikitu!

 

10. Belokenian bildu gira, gaur gizon eta emazte
Gure esker bizienak hauiek merezi dituzte
Bertzaldian gehiago izanen dira, nik uste.

 

 

OI XOXOA

1

Euskaldun kantuetan guti aipatua
Zirelarik, xoxoa, xori famatua
Eskaintzen dautzut beraz gaur ene kantua
Etzirea gutarik ainitz maitatua?
Errepika
Oi xoxoa kantuz ari
Amodioz Euskal herriari
2
Mundu huntan gizona ardura gogoeta
Eskuetan harturik trixterik kopeta
Ahantzten ditu penak zu xixtuz hasi ta
Zu zira Euskadiko errexinoleta.
3
Maiatzak berekila bizia badauka
Sasi guzietarik musikak zartaka
Xoxoak bat bertzeari zoin gehiagoka
Gizonaren bihotza amodioz gaindika.
4
Uztailean bete da umez ohantzia
Hobe kantua utzik lanean lotzea
Udan segurtatzen da geroko bizia
Lanak egin ondoan laket kantatzia.
5
Hostoak lurrerat-ta umeak airatuak
Zerua gorritzen du goizean hegoak
Zure bozaz ditutzu goxatzen bihotzak
Ta ametsez betetzen gizonen gogoak
6
Baratzea izotzak dauku xuriturik
Haizea xixtuz bainan ez zuen kanturik
Etxondoan saltoka lumapia hanturik
Ez ote den gelditzen ogi purruxkarik.
7
Egon zaite gurekin, oi xori gaixoa
Hotz bazira hor duzu xupazter xokoa
Neguaren ondotik heldu da martxoa
Jainkoak egin zaitu guretzat xoxoa !





 

bottom of page