top of page

Izenik gabeko bertsuak

  • Zirtolari batzuen izenak

  • HAZPARNE

  • Herriko neska gaztenzat

  • ESPAINIAKO PRESONDEGIKO KANTUAK

  • ESPAINIAKO PRESONDEGIKO KANTUAK (segida)

  • HAZPARNEKO KARRIKAN

  • URTSU MENDIKO KANTUAK

  • PILOTA PARTIDA BAT HAZPARNEN

  • BERTOLA BERRIA

  • xaxari xahar baten phertsuak

  • SEGIDA

  • HAZPARNE-KO BOLUNTARIOAK (1793)

  • LABIRI-ko kartierean

  • Hazparnen bilduak

  • Hazparnen bilduak

  • ZALDU-ko Jaunarena

 

 

Zirtolari batzuen izenak

 

 

Bertsularietan baziren ere bertze Hazpandar batzu, bainan hauek gehienik ezagutuak ziren zirtolari bezala:
Joanes Urruna-Daguerre, Gaxte Leon, Amespil-Patrun, Larramendy- Ebasun, Iriart-Iturrilo, Munonborda

HAZPARNE

 

 

(Airea : ai ! Ai ! Ai ! mutila…)
1
Herrialde eder bat nahi dut aiphatu
Hobeki goresteko, bertsuak moldatu,
Errepikatuz bethi goraki kantatu.

Errrepika

Bai ! Biba Hazparne ! Herri distiranta !
Sor lekhu ederra ! Dugun denek maita !

2
Ursuya mendiaren hegian jarria,
Nork ez du ezagutzen Hazparne herria ?
Dener egiten duen ongi ethorria.

3
Zer landa mamitsuak, zer phentze joriak!
Zer baratze alhorrak, oi ! zer mahastiak !
Fruitu lore ederrez oro estaliak !

4
Oi ! zer etche pollitak arbolen erdian !
Pampiñatuak bere arropa churian,
Zer atherbe gochoa horien barnian !

5
Lantegi aiphatuak, jauregi haundiak,
Eliza bat ederra, eskola etchiak
Gure herri maiteak baditu guziak.

6
Plekari, bai muslari, koblari, kantari,
Denetan Hazpandarra airoski da ari,
Eskualdun odoletik baitauka nasaiki.

7
Bainan tatcharik gabe nihor ez gertatzen :
Kampotiar horiek gaituzte trufatzen
Mahainean garela sobera lakhetzen!

8
Segur mahain ederra dugu ohoratzen
Bainan makhur biderik ez dugu cherkatzen
Denekin adichkide girare gelditzen.

9
Ondikotz arrotz hainitz Hazparnen iganik
Gurekin da gelditzen ez dugu dudarik,
Sosegu hoberena hemen khausiturik.

10
Mahainian bai phestan gai gure lanetan,
Ibil gaitezen beraz gizonki denetan
Bethi elgar lagunduz behar orduetan.

11
Zer zoriona gure herri ederrean!
Osagarri duguno bermatuz lanean,
Batasubean biziz elgarren artean!

12
Herritarrak dezagun maitha sor-lekhua
Aotachoek hautatu chokho dohatsua!
Artharekin guretzat berek moldatua!

13
Izan bedi Hazparne bethi handiago!
Bethi aberatsago, bethi ederrago!
Eta hango jendea bethi urusago!

14
Eskual herrietarik gochoena baita,
Ahazparne sekulan ez dezagun kita,
Errepikatuz dugun berriz erer kanta!

Azken errepika

Hazparne herrian, oi gure bizia,
Dugu iraganen, again guzia!

(Hazpandar batek eginak duela 60 urte baino gehiago)

Herriko neska gaztenzat

Airea: Ttiki-ttikitik (Salamankakc, ichtudianta)

Ezagun;batek galdegin dauzkit, Harpandar neska maitiak.
Zuen nanerez egin nitzazkon zuek merezi kantiak.
Ez dakit hunek nola zaituzten hain ongi ezagutiak.
Bethi Iagunak :gisa huntarat daizt eman zuen berriak!

Neskatcha sano eta lerdenak ez dudatzen zareztela.
Eskua-herriko andre ohiak izanak diren beza1a.
Nork erran diro zuen bihotza amodio gabe dela
Ez uste izan hori aipatu gabe pasa naitekela!

Amodioa baduziela, horra zen dudan errango:
Batzuek izan diote guti eta bertzek aldiz frango!
Beren bihotza norentzat duten holachet jakinik nago:
Bai herritarrak maite tutzue, kanpotarrak gehiago.

Gogokoari atchikitzea, nik dautzuet ene uste,
Iainkoak eman tuen legetan mundu huntan libro daike.
Bainan halere hau sinestea nehoni ez zako nekhe:
Zuek arrotzak hola hobetsiz, zuek berna ez maite.

Ez maite hori diotalarik, ez dut erraiten nehola,
Gaicho izarrak. Hazparne huntan hastiatzen zaituztela !
Gazie horiek ez dirote har zuentzat bihotz fidela,
Bortcha baitute kasugitea bertzeri zuek bezala...

Arrotz horiek nola ahanzten zaituzten denborarekin
Kasumazue, ez egoitea jakin gabe nun zer egin.
Herritarreri' :agradatzeko izanez sobera adin,
Orduan denek begirautzue geldi, gaichoak, mutchurdin

Izar gaichoak, zauzte bakharrik, eta memento beretik
Zuen herritar gazte suharrek bar ziniozte gogotik:
Hemendik goiti begira zaizte nik erranen ahanztetik,
Ezin claikela mando hileri olorjk eman ondotik!

Mando-kaba!ak bazten utzinik, beha huni, andereak
Lur arrotzean ez du lakhetzen nunbaitik jin landareak
Laster histen da. itzal guti du; kirets ditu udareak,..
Biba lekuan lekuko lurra eta lekuko loreak.

ELGARREKIN HAZBARENETIK.'

ESPAINIAKO PRESONDEGIKO KANTUAK

 

1
Milla bederatzi ehun eta berrogoita hiruan
Lanian ari ginelarik etchean gostuan
Factura jin zeraukun paper bat eskuan
Hobeko zuen utzi balu bai hartu lekuan.
2
Nahi baduzute jakin zer zuen barnian
Langilia eskas zutela bai Alemanian
Bisitaren pasatzia biharamunean
Ez ginuen urun juaiterik herian berean.
3
Hiru medikuetarik bat zen hautatua
Hau denek ezagutzen Mathieu medikuya
Hunek egin behar du gutartean hautua
Deurin lanetan dute ezaria gaizua.
4
Biharamunean joan ginen medikuaren ganat
Ber bera jin zeraukun bortha aitzinerat
Jinen zirezte bederazka gaizuak bai-nerat
Gehienak harturik gitu egori etcherat.
5
Eskualduna ez baita zozaren erdia
Zombaitek egin dugu joan aitzin bilzara
Behar diuk ezari salbuan bai gure bizia
Eta inhala fite pasatu mendia.
6
Hora zer funtsean utzi dugun gure familia
Ichtant batez bazen han bihotz min handia
Zombaitek beritz emaztia eta haur tipia
Jainkoak kontserbatuko ahaldu gu jin artio bizia
7
Orai hora nun giren beraz Espainian
Nahi baduzue jakin Pamplona hirian
Ongichko zeraturik bai presondegian
Hiru hilabete huntan Celula batean.
8
Nahi baduzue jakin Celulako berri
Hortakotz erango dut abian deneri
Leiho ttipi bat gora deusik ez ageri
Gizona han egoiteko ez du behar eri.

9
Huna bertzalde beriz hango mubleria
Taula zar bat muruan berdina mahia
Gu hamar lagun betan han egonak gira
Kuvertura zar bat eta zimenta ohia.
10
Hiru hilabethe pasaturik hola
Jan edanendako irris eta ura
Gehienek ukan dugu artetan hitsdura
Eta Eskualduneni churitu sudura
11
Gutartean badugu hainitz Donibandar
Ispura, Uharte eta Arnegi - tar
Lehen denak Ordoki orai denak patar
Horen gatik baitaude ono denak azkar.
12
Bat Donazahareko MATHERO hargina
Gerla dembora huntan zernahi sos egina
Orai presondegian da gurekilan jina
Eta azkartzeko orde antchu leherina.

ESPAINIAKO PRESONDEGIKO KANTUAK (segida)

13
Denek ezagutzen DAGUERRE Ispura herian
Kantari charmanta zen bai Eskual herian
Boza arunt galdu orai Espainian
Ur sobera edanik bai presondegian.
14
Bertze bat berriz badugu Behorlegikoa
Sobera amentz eginik galdua burua
Ustez hiltzerat zohan bai Miguel gaizoa
Bisia pasaturik da tranquilisatua.
15
Hamabotz garen bertsua, huna libratzia
Kitatu behar dugu guk presondegia
Badakizite zoin airos den Kampoan choria ?
Hala hala zen orduan bai gure begia.
16
Gure plazera ez baitzen gau hartan ttipia
Biharamunean goizean argiko jeikia
Birazka estekaturik pasatu bidia
Ez da segurki Espainian jandarme eskasia.
17
Bethi juhan eta nehok ez jakin norat
Azkeinian aribatu ginen han nunbeit lekurat
Auto batzuetan sar eta jin Celanovarat -
Burdin eskasik ez den etche batetarat.

18
Bi egun pasaturik guk hola treinian
Bakotcha bere tokian jaririk gostuan.
Zortzi jandarme bederen wagon bakotchean
Harmak eskuyan eta zer kara zarean.

19
Espainian ez da presondei eskasik
Hiri bakotchian ez baita bi edo hiru baisik
Zazpi urthe huntan gizona han dago hetsirik
Hobe bailuke aise sarthu aitzin hilik.

20
Huntan hobe dut beraz orai ichilzia
Eta inahala fite leku hok hustia
Noiz hartuko othe dugu Afrikako bidea
Alemanen eskutik kentzeko Frantzia.

21
HITLER Alemanian, eta FRANCO Espainian .
$orthuz geroz ari dira bethi zarkerian.
Noiz ezariko othe ditugu biak uztarian
Leher egin arazteko guk Eskual - herian.

22
Bertsu hon emailia CHARLECH HASPANDARA
Sortzez izana gatik bera Makeara
Hunat jinez geroztik jastatzekoa nafara
Halera Kontzolatzen da ez baita bakara.

Charlex Hazpandarra

HAZPARNEKO KARRIKAN

1 Hazpameko karrikan Zelaitik sartzian,
Jauregi zahar bat da, bi haitzen artian,
Malurra ukan dute iragan astian,
Gabaz norbeit sarturik hango mahastian.(bis)

II Gauzak nahi nituzke zuzen espiikatu:
Mahatsa bil ondoan aihena pikatu;
Etxeko anderiak adiskidiak baitu;
Langiliak urririk hark ukaiten ditu. (bis)

III Gero hasi dituzte baratzeko lanak:
Aise huts egin diro gabaz dabilanak,
Jorratu behar eta, pikatzia denak.
Horrek ekartzen ditu malur eta penak. (bis)

IV Hemendik goiti ere ez zitela fida:
Emaiten ez baduzu mihiari brida,
Lehengo langileak berriz jinen dira,
Bai zure aza porru guzien erdira. (bis)

VI Karateraz mokorra, zekena harekin,
Mundu guziarentzat anitz gauza jakin,
Probiak ere ez dira ontuko zurekin,
Gordetzen omen zira ikustearekin. (bis)

VI Alabak etsenpluia hartzen badu aman,
Senharrari kaferik ez du behar eman,
Igandetan bakarrik nahi badu edan.
Ez da aise ezkonduko holako maneran. (bis)

URTSU MENDIKO KANTUAK

Bertsularien aire zaharrean

I Hazpandarrak joan dira piaiaz Urtsura,
Jatekoak harturik heltzeko burura,
Edari frango ere bazuten segura;
Deus gabe nor joaiten da holako lekura?

II Eskualdun eta frantses bazen orotarik,
Batto baratze-zaina tropan denetarik,
Hau hautatu dute azkarrenetarik
Kargen eremaiteko xixtroak harturik.

II Mendiaren gainean jarri ziren oro,
Jan edan eta kantu, Fanik aldiz orro,
Ixtant batez bazela tropan zonbait zoro,
Pestaren ondorioak jakin ditut gero.

IV Fani ereman zuten handik urruntxago
Bi begiak ernerik begira baitago;
Bere baitan Andrei-i, ah! ixtant bat ago,
Dominixe trenpuan jarri artio bego.

V Dominixe trenpuan jard bezain fite,
Fani kordak hautsirik partitzen zakote;
Gero tropa guzia jartzen dira trixte:
Xerka norat abia nehork ez dakite.

VI Fani galdua eta xixtroak norekin
Behar zuzten igorri ez jakin zer egin;
Azkenian Jan Battitti bururat zakojin:
"Joanen tiat bizkarrian Ceihayrat enekin."

VII Mendia utzi dote Fanirekin hola,
Bidian heldu ziren dena parabola;
Andre kexu, laguna faltatu zakola,
Gezurra ez dezake nihundik antola.

VIII Andreren arrangura ez baitzen ttipia,
Biharamun goizeko argiko jeikia,
Berriz oto batian xeka joaiten dira
Ageri zenetz Fani beharri handia.

IX Alferretan eginilc beren azken turra,
Pentsa daike ez dela nehor jostagura;
Nun galdu othe dute Fani gaizo hura?
Bihotzian bazuten gaitzeko hitsdura.

X Ethorri bezein file badoha Xarlexi
Fani galdu dutela ez dakion gaitzi;
Xarlexek arrapostu: "hau duta merezi?
Bihar berian behar duk ordaina erosi."

XI Bi egunen buruan Faniren ondotik
Xarlex abiatzen da makila eskutik;
fvfendian kausiLzen du beharriak xutik,
"Goazen biak etxerat gostuan hemendik."

XII Xarlexek ekarri du Faniren bakea,
Mendian hatxernanik Andreren inaitea;
Aski du laguneri parte emaitea,
Astoekin hobe dela apart egoitea.

PILOTA PARTIDA BAT HAZPARNEN

1
Pilota partida bat izan da Hazparnen,
Xuberotarrak ziren kontra L purtarren,
Jokatu dira bainan galdu dute hemen,
Fortuna txarra dute orai eta lehen.

2
Jokari hoberenak dituzte berezi,
Halakoak dutela saria merezi,
Bortz Lapurtar artzeko Xuberotar bortzi,
Bainan Lapurtarrentzat ohoria utzi.

3
Jokari onak ziren oro Xuberotik,
Senjan laxolaria guzien gainetik,
Menturaz joanen zuten prima Hazparnetik,
Atera ez balaie Bixente Urruñatik.

4
Partida irabazteaz ez zuten dudarik,
Ez baitzuten pentsatzen bazela Urruñar-ik :
Gizonak izan ditazke bardin urrundanik,
Galdea ukan geroz Hazpandarren ganik.

5
Gaskoin famatu hori, han zuten gidari,
Ezin uko eginez pilota jokoari,
Guzier joan lezake ez balitz hoin nagi,
Gazteak gobernatuz egin du zer nahi.

6
Elissamburu guarda zuten botaria,
Primarat jalgitzeko parerik gabia :
Ikusiz geroz haren bota bihurria,
Dirurik haren kontra ez daite paria.

7
Huna bertze pertsu bat Harriaga-rentzat,
Artetik nausi baita hura ororentzat.
Eta gizon ixila bere lagunentzat ,
Etsenplu bat da hori pilotarientzat.

8
Senjanen errefera ; bertzeak gibeletik ;
Berriz arraboterat, punpa edo airetik,
Ez nahiz ohoria utzi Lapurditik ;
Joilerik hoberena jina zen Saratik.

9
Pilotari ona da Sarako Otharran,
Loria da ikustea gibeletik haren,
Hark badaki pilota nola jo behar den,
Hala zuen segurik iduri Hazparnen.

10
Fagoratu baditut, nik neure partetik,
Bakotxak egin betza bere moienentik :
Huna pertsu berriak beren suietetik,
Ez baitezaket egin nik bertze presentik.
(GURE HERRIA - 1928-

BERTOLA BERRIA

 

Hazketa zola hortan zonbat den koblari
Goresmen berezia xetretar jauneri
Koblari gazte batek agur guzieri
Sujeta kausiturik lotzen da lanari

Hazketako urean amarrina frango
Balitake ausarkj segùr denendaKo
Ororentzat direla ez da hoi dudako
Kausitzeko ba ordian manerarik asko

Ur barnerat juan zauku hazketar .gizon bat
Amarrina kausitu uste gabetarat
Ixterari gora dà hantxet abiatu:
Hunek ere han berian galtzak estekatu

Arrain hatzamaiteko molde berri hori
Ez zen gogoratuko ségur nor nahïri
Pertola ona dike. galtzekin igeri
Ez da har gatik errex kilikaduneri

Hazparneko urean ez dela arrainik -
Ez ditaike egia ez dut sinesten nik
Arraintzariendako iduriz da guti
Hain aise kausitzea zait ba irringa

xaxari xahar baten phertsuak

(Aipamena), Gratien Adema

"Joanes Hergaray"

1
Pilotari gaztea, higi hadi laster,

Hire beha daudenak huna jendez leher,

Errebotean hire jokoa zak ager,

Eia zein haizen hazkar, zalhu eta eder.


2
Eskualdun gazteriak besoz, zagoz arin

Bere azkaziari ez dik ukho egin,

Pilota partidetan, oi zein den atsegin,

Eskualduna eskualdun bethi ager dadin.
3

Zer pilotari gaitzak Perkain et'Azantza!

Heien famak oraino badik harramantza,

Espantuz baizen hetaz nor daiteke mintza?

Halako guti dugu orai esperantza.

4

Bai besain, bai besazpi, bai punpa lasterrak,

Hautaki zerabilzkan Kurutxet, Exkerrak

Domingo ezpeletar jokari supherrak,

Hobeki inharrosten zitian bazterrak.
5

Betiri jandarma eta Herorizko Martin,

Bi soldadueneko osaba ilobekin,

Etxand'eta Ibarla Duluniarekin,

Nihork ez dik pilotan hek bezala jakin.

6

Onyore Justun eta Suraidar Betiri,

Erreferaraz geroz nork hek handik higi?

Bainan horra Rumeba, horra Frantxistegi,

Xemartingoarekin butatik piklari.
7

Hire mandrunarekin*, Kaskoina, emak hor,

Perkaini, Azantzari deus ez diotek zor.

Sasoinean hintzeno othe zuan nihor,

Hik bezala pilota zezakenik igor?

SEGIDA

8

Hogoi urthez eginik hainbertze partida

Kaskoina heinbat lerden oraino bizi da,

Oraiko gaztek hura har bezate gida,

Harekin ikhasteko jokoko segida.
9

Bere trunko lodian hainbertze haragi,

Harritzeko da nola dion ere mogi,

Badu oraino franko kosko eta begi,

Damurik gaztetzea ez zaio zilhegi!
10

Esku huska zelarik lehenguen jokoa,

Geroxago hasi zen eskularruzkoa,

Orai berriz noiznahi atxikian joa,

Habalaz bezain urrun airetan badoha.
11

Atxiki aire hortaz orai da hauzia,

Legezko joa denetz ala malezia,

Bixtan da baduela bere adrezia,

Guziz joiten dueno pilota bizia.
12

Meltxorren joko gisa duenak ikusi

Ez ahal du jujatu falta ez itsusi,

Azken urthe hoietan ez ginion kausi,

Pilotan zaitekenik horri buruz nausi.
13

Meltxorren ondotikan huna bertze batzu

Hura bezenbat jada badire abantzu

Mattin aheztarra, zuk ahal dakizu

Frantsesak noiz dezaken Espainol hoi bentzu.
14

Muthiko eskualdunak, hots, erna zaitezte,

Laphurdi, Baxenabar, Zubero nahaste,

Zein nausi, zein lehenka pilotara zoazte,

Han ezagun da nor den hazkar eta gazte.

"Joanes Hergaray"

(Ahazparnen egina, uztailaren 5an 1859)

HAZPARNE-KO BOLUNTARIOAK (1793)

(V,450-451)

Soldadoak berririk,
Hazparneko herritik,
Patriarka onetarik,
Espainol beltzaren kontra altxatu dira,
Beren musketak harturik,
Sabre onak zorrozturik,
Urra ditzagun erditik.

Hazparneko gaztiak,
Ortzaitzerat deitiak,
Baigorrin beren erdiak,
Mandatariz jakin dugu ontsa direla guziak.
Asinatak igortziaz,
Heiekin ohe xuriak,
Hotzak direla mendiak.

Sanderako hiria,
Hiri pozoindatia,
Debruaz prosegitia,
Hiri harek behar luke jats latzaz ongi garbitu,
Baionetaz karrakatu,
Bolboraz intsentsustatu,
Artileriaz berotu…

( J.B.Duvoisin kapitainaren paperetarik )

LABIRI-ko kartierean

Aita Donostia-ren paperetan
1
Mendekoste egunian, deliberatu ginian
Non behar ginen libertitu, handik biharamunian,
Dudarik batere egin gabe, Laurentzeneko gainian.

2
Bederatzi mutil gazte han ari ginen edaten,
Ene beharriz entzun nuen ostalertsak erraiten,
" Krakadarik eiten badute, ontsa dute pagaturen ! "

3
Etxeko andere kriketa, begia duzu bruneta,
Zure aferen egiteko, oi zer emzte adreta!
Hamabira sos saldu daukuzu arnoarentzat minata.

4
Adios beraz "xahexki ", satifatu gituk aski !
Mundu guziak behar ditik hire berriak ikasi :
Bosna libera porru salda daukukala pagarazi.

5
Porru salda edateko, bularren idekitzeko,
Ez deia bada harrigarri bost libera pagatzeko,
Hartu-eta ostalertsari muturrera tiratzeko.

Hazparnen bilduak

Hemen ezarri ditugu Hazparnen bilduak izan diren bertsu zaharrak:
Biltzaleak edo kantariak dira: J.M Azkue (Hazparneko ospitalean), Pierre Broussain, Battitta Sarhi.

ASTO GUZIAK
(Pierre Broussain)

Asto guziak ez tira goizetan ohean,
Purutuneko mutila yeikia denean.
Karrika guzia badauka marrumaz airean :
Amikusen sortua da maiatzaren erdian.

TTUNKULUN TTUNKULUN
(Battitta Sarhi)

Ttunkulun ttunkulun te
Oherat nai nuke
Lope lope
Oherat nahi nuke
Zazpi arroltze eta ogi handi bat
Han baitaude ene goaite
Ttunkulun ttunkulun te

ADIOS AITA
(Battitta Sarhi)

1
Adios Aita, beraz Amari goraintzi,
Montevideora noa bihar edo etzi,
Hango bizi modua nahi dut ikusi,
Noiz turnaturen naizen, Jainkoak badaki.

2
Untzian sartu nintzan zintzurretik minez,
Zerbait jan nahi eta deusik ezin irets,
Halaxeto egon niz han zenbeit egunez,
Orhoitzen nintzelarik neure Aita ta Amez.

OTE DU NEHORK
(Battitta Sarhi)

1
Ote du nehork sujetik, Yaun hunek bezain pollitik ?
Denbora galdu gabe Marexalen ondotik
Heriotze bat egin izan du, behi ernari handitik.

2
Bederatzi hilabete zituenean bete
Behi gaixoa ezin erdiz peritua eta gose
Estatu hartan demean bederen behar litaike ase.

Hazparnen bilduak

NAFARTARREN ARRAZA
Hazparneko hospitalean ikasia Uttua-rekin

Nafartarren arraza
Hil ala lo datza ?
Eztut endeglatzen,
Beltzuntze Bizkondea
Hain kapitan maitea
Ez baitzaut mintzatzen
Hori zaut gaitzitzen.

MUTIL GAZTE
Hazparneko hospitalean ikasia Uttua-rekin

Mutil gazte aise daudenek bihotza tendre dute.
Baba guti eskuetan karayatzen dukete.
Neskatilen karesatzeko arrazoina badute,
Bainan zerbaitek halakoak ez nahiz uzten tuzte.

MADAMA ELIZEGI
Hazparneko hospitalean ikasia

Madama Elizegi ohean dago eri.
Nor du zerbitzari?
Musu delako hori?
Tra la la ra la ra la la ra la ra la ra.

AMAK DIO
(Hazparneko hospitalean ikasia)
1
Amak dio alabari:
Kita, kita, mutil hori.
Horrekin ezkontzekotan
Eztun izanen doterik
Ez eta ere linjarik
Aitak eta amak emanik.

2
Alabak amari arrapostu,
Izpirtua pronto baitu :
Enekin ezkontzen denak
Badu linja eta diru
Enetako eta beretako
Eta ondoko aurrendako.

ZALDU-ko Jaunarena

1
Zalduko Jauna gerletan
Erregeren jendietan,
Dantzan ari zen,
Erregeren etxian,
Eta sala eder batian.

2
Erreginak erregeari :
Nungorik nungo
Zaldun eskutari hori ?

Anderia, Lapurdiko.
Bizirik ez da etxerako.

3
Goraintzi ! Goraintzi !
Hazparnerat orori.
Ez orori berdinki,
Ene emazteari hobeki,
Eta pupuna andereari.

4
Jainkoak eman dezola senarra
Gizon tipi on handi
Amak bezain gorri
Ez duen bihotzmina.

bottom of page