Martin Larralde (Galerrianoa)
-
Elizaberriko auzoa
-
Galerianoaren Kantua
-
Agrandir en cliquant sur l' image
-
ENE MAITEA, ZUK ZER DIOZU?
-
ANDEREÑO BAT IKUSI NUEN IGANDE GOIZÑO BATEZ
Elizaberriko auzoa
Zapatu argazkiaren gainean hunen haunditzeko.
Galerianoaren Kantua
I
Kantatzera niazu alegera gabe
Ez baitut probetchurik trichtaturlk ere;
Nehun deusik ebatsi, gizonik hil gabe,
Sekulakotz galerak enetako dire.
II
Mila zortzi ehun eta hamabortzgarrena
Ni Ahazparnen preso hartu nindutena;
Plumaieneko premu orok dakitena,
Galeretan higatu beharko naizena.
III
Ala zorigaitzeko premu izaitea
Horrek eman baiteraut bethikotz kaltea,
Aitari gald'eginik sorzeko phartea,
Galeretan eman nau, hau da ene dotea.
Iv
Ene alta da gizon kontsideratua.
Semia galeretan du segurtatua.
Nun nahi othoitzean belaunikatua,
Saindu iduri, debru madarikatua.
V
Ene lehen kusia Cadet Bordachuri,
Fagore bat banuke galdatzeko zuri
Ongi adreza zaite ene arrebari,
Ene saltzeko zombat ukan duyen sari.
o VI
Aita aintzinian eta arreba ondoko,
Osaba buryes hori diru fornitzeko;
Ez ordian enetako bi sel liberako,
Galeretan bederen leher egiteko.
VII
Elizan sartzen dira debozionerekin,
Iduriz badohazila saindu guziekin
Beren liburu eta arrosrioekin,
Debruyak phesta onik einen du heyekin.
VIII
Zortzigarren ber tsuya aneyarendako,
Konseilu bat banikek hiri emaiteko:
Ontsa goberna hadi, ez zauk dolutuko;
Ni baitan etsempluya errech duk hartzeko.
Ix
Zuri mintzo nitzalzu, ai Aita ziiharra,
Ardura dudalarik begian nigarra;
Zure eta ene arraza Bordachuritarra,
Galeretan naizeno ni bainaiz bakharra.
X
Kantu hauk enian ditut Paubeko hirlan,
Burdinez kargaturik oi presundegian,
Bai eta kopiatu dembora berian,
Orok khanta dltzaten Hazparne herrian.
XI
Hok eman izan ditut ez changrinatzeko,
Ene ahide adichkidek kuraye hartzeko,
Eta partikulazki, aita, zuretako
Kantu hok aditzean semiaz orholtzeko.
M.Larralde BORDACHURY.
Agrandir en cliquant sur l' image
ENE MAITEA, ZUK ZER DIOZU?
Ene maitea, zuk zer diozu? Urrundanik naiz mintzatzen,
Neure burua esperantzetan dudalarik kausitzen.
Hauxe da, bada, xangrindura dudan pasatzen,
Deusik ere ez naute kontsolatzen!
Gauaz ere ametsetarik aldean zaitut ikusten.
Iratzar eta gero ondoan ene doloreak doblatzen! Goazen, goazen, ene laguna, zoin gure maiteen aldera, Gure pena doloren haieri deklaratzera, Bai eta kontsolatzera.
Amodiotan den gazteak badu hainitz sofrikari;
Ez naiz jakin gabe mintzatzen, bainan frogantzak eginik,
Ni hemen niagozu penaz, oi hiraturik!
Lilino bat sobera maitaturik.
Ez dut nihon deskantsurikan, hura gogoan jarririk,
Nik haren baitan neure bihotza, zeren dutan funditurik. Goazen...
I
M.Larralde Bordaxuri XIX garren mendea
ANDEREÑO BAT IKUSI NUEN IGANDE GOIZÑO BATEZ
Martin Larralde, Bordaxuri, XIX. mendea
Andereño bat ikusi nuen igande goizño batez,
Ixtant beretik agradatu haren begi ederrez,
Nik ez dut uste baduela parerik eztitasunez,
Neure bihotza tristerik dago harekin egon beharrez.
Ainitz maite baduzula fama hedatu zaitzu,
Egun guziz maite berri bat egiten omen duzu.
Horiek oro hola badira, nor fidaturen zaitzu?
Ganbiatu beharko zira ni nahi balin banuzu.
Bazindukeia beldurkunderik zu maitatu geroztik,
Nahi ere bazinkeiela ikusi zutaz bertzerik,
Ez dut uste litzateken mundu huntan gizonik
Kontent bizi ez laitekenik zu beretuz geroztik.
Mihian ditutzun hitz ederrak bihotzean bazintu,
Menturaz zure maitatzea delibera ninduzu;
Bainan gero desplazerik eman gogo baduzu,
Otoizten zaitut ixtant berean lurrez estal nezazu!
Ez nabilazu ikusi nahiz zu lurrez estalia,
Sobera dizut zuretako amodio garbia,
Hori sinetsadazut edo idokadazut bizia.
Horik oro ikusi ez dira zu galduz geroz, maitia.
© Martin Larralde, Bordaxuri
INDEX