Josep Etchemendy
EUSKAL BASERRIA
-
XURIAK ETA GORRIAK
-
HARITZ-BARNE 1936
-
BORDAXURI Antzerkian, zati arteko kantuak.
-
EZKILA BERRIA 1935
-
HARITZ-BARNE
-
HAZPARNEKO ERRETOR SARTZEA
-
Kantu hau ere emana izan da Bordaxuri antzerkian.
-
MISIONEAK HAZPARNEN
pilotan kondtzailea zen.
Kantuz emaiten zituen pilotarien arteko tantoak, bereziki luzeko partidetan. Boz ederra eta osena zaukan, Ainitz bertsu idatzi ditu eta kantatu ere. Huna heietarik zenbeit.
EUSKAL BASERRIA
(airea :oilarra kukuruka)
Bere baitan daukana zelai'ta mendia
Uhaldek alde bati, iten zedarria
Juntatzen dituena,España Frantzia
Hori da ororentzat gur'Euskal Herria.
Parerik gabekoa Euskal baserria
Aspaldian hortaz naiz mintzatu nahia
Duda batek nauka ni gibel atxikia
Aski aberats ote dutanez mihia
Zeruetaraino iduri heldiak
Gure mendiak dira oi xoragarriak
Hoien aldapan gora dira pagotziak
Gerizatzen tuztela artzain artaldeak.
Mendi hoien jauntziez dut mintzatu nahi
Bainan behar nintazke izan margolari
Jauntzi horiek, perde, urdin,gorail, xuri
Kanbiatzen ardura hoi da miresgarri.
Mendieri beheiti jausten ur xirripak
Egiten dituztela nasaiki ibaiak
Hok sanoki urratzen zelai'ta errekak
Horren gatik ditugu aberats alorrak.
Lurra emankor dago gure bazterretan
Pentze, alor, mahasti ikusten orotan
Sagar, udari, piko, etxe sahetsetan
Beldur hoinbertze mota ez dela bertzetan
Etxe goxo pollitak itxuraz arraiak
Elizaren gerizan huna hilarriak
Plazan pilotan ari ardura gaztiak
Zoin diren laket-leku euskaldun herriak ;
Agur bat zuri ere, gure itsasoa
Zuri esker baitugu hain goxo aroa
Betidanik baitugu urrunaren sua
Zure uhainez gaindi gaztea badoa
Euskal-Herri maitia, ni naiz zure haurra
Nahi dut euskalduner mundu zabalera
Igorri bihotz oroz, bai zure agurra
Itzul ahal balite oro sor lekura !
Josep Etchemendy
XURIAK ETA GORRIAK
Kantu hauek emanak izan ziren, Herriko bozak antzerkian, Josep Etchemendy hazpandar kantariak asmaturik eta kantaturik 1957 eko urtean.
1
Xuriak-: Sujeta zaharra gatik,huna zenbeit bertsu berri.
Nere lagunekin tugu, emanen elgarri
Bozetako egun huntan erradatak niri
Behar dugunez eman boza xuri ala gorri
2
Gorriak-: Egun hautan guzietan, nasaiki edaria
Bakotxak berak hautatuz nahi duen kolorea
Nik segurik xurgatu diat arno gozo gorria
Hik aldiz ene gostuko maiteago xuria.
3
X-Egia erran nahiago diat nik aise xuritik
Ezen hori egina baita herriko mahastitik
Gorria aldiz heldu zaukuk Jainkoak daki nundik
Batere ez baitakigu zer mahats motetarik
4
G-Gure mahatsa orai artio gostukoa
Bainan orai zautak iduri dagola ahultxkoa
Bertze zerbeit motarekin,in dezagun entsegua
Ez dezagun denboran ikus, mahastia eihertua.
5
X-Mota onetik dugula, hiaurek duk aitortu
Beraz horren azkartzeari behar diuk entseatu
Erroetarat ongailua, ahal den guzia sartu
Eta beharrez xotx gazteak, han hemenka landatu
6
G-Xotx gaztea izana gatik, berdin izanen xuria
Eni iduri hobe dugula landatzea gorria
Herri ainitzek jadanik die kanbiatu mahastia
Guk zendako ez dugu behar, segitu heien bidea
7
X-Zertako ez dugun behar bertze horier segitu
Memento huntan badiuk segur munduan aski etsenplu
Arno gorriak ditik dudarik gabe guziak erotu
Horren gainian behar luzke begiak ongi zabaldu.
8
G-Arno gorriak ez dik usaian nehor ere erotzen
Bainan harrek dik odola zainetan ongi berotzen
Zoinbaitek edan dutena hasia zenez minartzen
Gauza hori nik ere diat frangotan karkulatzen
9
X-Jaun erretorak predikutik, oihu egiten orori
Bake osoa borondate oneko gizoneri
Gure nahiaren jabe egon gaiten fermuki
Guzieri erakutsiz borondate on hori
10
G-Gauza hau zautak gogoratu erretoraz mintzatzean
Ez duela zangorik sartzen herriko ostatuan
Ezin jakin zer gostu duen arnoaren kolorean
Horrek gaitik bai guziak ezartzen errabian
11
X-Ene iduri xuxenian dela gure jaun erretorra
Ezen gauza hori ez baita nehoren afera
Ainitz gauzetan ixiltasuna oi zer gauza ederra
Herritik baitu urruntzen kalapita eta herra
12
G-Hurbiltzen ari baitzauku boz emaiteko tenora
Hobe diuk beraz hemendik juaitia barne hortarat
Inguruan direnak utziz nahutenaren egitera
Bakotxak egin dezala gogoaren arabera.
Josep ETCHEMENDY
HARITZ-BARNE 1936
Airea Kattalin ttukuttu
Agur eta esker on Hazparne herria
Eta Haritz-Barnean dagon gazteria
Sortzen dakite giro hain jostagarria
Partikulazki maite guk ihauteria
Herri huntan badugu ainitz mutil gazte
Oneski jostatzea laket baizaiote
Kaxkarotek airoski dantzan badakite
Ihauteri denian frogatzen daukute
Oraino ere bada bertze jostagarri
Landesetarik duzte behiak ekarri
Zezen bat ere zela zerautan iduri
Entzuten egon bainaiz luzatuz beharri
Behi laster hauetan ez nago fidantzan
Biziki gaixtu'ak dira eremanak izan
Dakienak erranik, salatu ez nezan
Hiru adarrekoak badira dotzenan"
Karrikak oro dira zerragailuz gaindi
Xahar eta maikuak kanpoan diren geldi
Beren buruer fida dira zenbeit aldi
Zonbat urrako eta adarren ukaldi
Gizon eta emazte lasterka dabiltza
Behiari iheska bolboran bihotza
Bortetan ezin sartuz baita zorigaitza
Adar kolpek diote inarrosten gantza
Ohidur zahar hori hain da maitagarri
Eginarazten dauku oihu eta irri
Kasu eman dezala beren buruari
Jarri nahi ez duenak denen irringarri
Kabalek nolaz dute zezenak iduri
Zalaparta gorrian oldartuz orori
Hobendun ote dugu Hotel de France hori
Buxundatuaz ontuz bazka behieri
Horien moldatzeko ausartatu behar
Gaztea zuk dauzkatzu ahal eta indar
Jendearen eskerrak egun edo bihar
Bildu ez dutelakotz uztar edo adar
Behia ateratzen dagonean naski
Ez nau bildu beharra ez adarrez hunki
Nun ez nauten kauserek emana hain gaizki
Nai'nuke hesol hoier dautzika jarraiki
Nahiz izan gaztea, ez zalu ez erne
Gostuko lekua dut hemen Haritz-Barne
Gazte guziak eta adixkideak ene
Deneri mila esker ta gora Hazparne
Josep Etchemendy 1936
BORDAXURI Antzerkian, zati arteko kantuak.
" Bordaxuri "Piarres Larzabal-en antzerkia lehen aldikotz Hazparnen emana izan zelarik, Josep Etchemendi-k eman zituen bertsu hauek Haritz-Barneko antzokian. Gaia
Bordaxuriko alabaz zagola.
Airea: Munduan mulurosik
Auzoko emazte hoi, zer ele untzia
Zaharrari dio laburtu bizia
Gerla munduarentzat bada desmasia
Gerla baino txarrago da emazten mihia
Ni zu bezala mintzo emaztiak badira
Auzoen nahasteko beti prest baitira
Senharra nai baduzu etxian goxadura
Etxetik urrun atxik auzoko eihera
Oi zer gizon osoa musde Bordaxuri
Holakoak panpaka behar luke hezi
Egungo panpaldia ez bazaio aski
Berriz eman bertze bat bihar edo etzi.
Fama diat entzuna bide duk egia
Bordaxuri alabaz dukala tirria
Aitak jakiten badu hik dukan xedia
Ez zaukak onarturik holako suhia
Bordaxuri alaba zer neska xarmanta
Langile ixila gainerat pollita
Hoinbertze dohainekin nolaz ez bai maita
Segidan har nezake ez balu hor aita
Bordaxuri zabilak omen suhi keta
Ariko nitzaik beraz hitaz espantuka
Hi urrundikan ago goxoki gezurka
Gibel ez dezan egin hi ezagututa
Zer gizon barea den katxo hoi agertu
Entzunak entzun eta ez zaiok oldartu
Gizon odol poxi bat bere baitan balu
Bordaxuri behar zian lepotik tinkatu
Bordaxuri hezteko hik erran bezala
Ni beldur katxok eskas luken ahala
Holako aferetan zuhurtzia hau da
Ez nehor desafia galtzekotz partida
Zer amerikano ederra den osaba hori
Zer duk hortaz pentsatzen erran datak niri
Egia ote ziok duela moltsa jori
Neska gazte guziak so dautzila hori
Nexkatxen bihotzeko hau da legetarik
Denek nahi ditie senarrak ederrik
Nola ez bagira ere tatxarik gaberik
Amodioa itsu duk moltsa badelarik;
Aitatxi xahar hori oi zoin maitagarri
Horren heriotzea zautak peningarri
Zoinbeit gazte ez dira aiher zaharreri
Egur zaharrak aise botatzen suari
Sujeta dorpe hortaz banikek zer konda
Bainan nola gelditu hortan hasi eta
Erridau gibeletik ari tuk keinuka
Urrun gaiten hemendik agur bat egineta.
EZKILA BERRIA 1935
airea : ume eder bat
Hemeretzi ehun eta hogoita hamabortzeko urtean
Zeinu berri bat ezarri dute hazparne herri hunetan
Hainbat ederki dute altxatu gora eliza dorrean
Gogorrek berek dute entzunen hiri ingurumenean
Jaun erretorrak aspaldi zuen horrentzat egin ametsa
Hazpandarrentzat hain zitakela ezkila eder bat ontsa
Idurikatu bai eta luzaz ez izan halere lotsa
Artzain onaren obra hunentzat hazparnek prest baitu moltsa
Urriko azken igandea zen Kristo Erregeren pesta
Zeinu berria eliz'erdian jauntzi xuritan prest presta
Boza libratu bai eta gero ari nahia oihuka
Ezkila hunen entzutekotan bazen jendia osteka
Ezkila horren bataioa zen eman diote izena
Xemartin Hodi, Leonie Lissar aitatxi amatxiena
Herriko seme Clement Mathieu apezpikua zen jina
Zoinek baitauku benedikatu gure " Leonie-martina "
Lordako seme kalonje garat hor zen mezaren kantari
Etorri ere jaun Bordarranpe kalonjea predikari
Egun ederra izan da segur hazpandarrentzat bai hori
Hazparne baitzen gauza guzitan etxekoz etxeko ari.
Ezkil ederra soinu osena oro gaitu loriatu
Jaun erretorak bere xedea ederki du bururatu
Milesker jauna hazparne duzu hain balioski edertu
Bertze ametsik baduzu ere zurekilan gintazkezu
Ezkila joile Janpiarre saint bois hau ere zen ohoretan
Orgina joile andere Carrau berdin harekilan betan
Apezpikuak eman diote kurutz'eder bat papoan
Hanbat denboraz egin dituzten zerbitzu onen saritan
Oren guziek dute kolpatzen batek hiltzen azkenean
Alegrantzian,doluminetan goiz artas egun erditan
Ditzagun altxa bihotzak gora gure ezkil' aditzean
Betiereko dagon jaun onak sarista gaitzan zeruan.
HARITZ-BARNE
Airea Zibururik Surarat...
Mende laurden bat badu, hemen Haritz-Barne
Alheratzen lurretik airos eta erne
Gatez abian bethe kanpo eta barne
Geroztik baitiote : Bai, biba Hazparne
Haritz-Barne etchea, muthil gazten obrak
Finki ditu landatu Mirand' orretorak
Hazparnek Aita ona zuri ditu zorrak
Ororen izenian Bihotzez eskerrak.
Haritz-Barneri esker,da gure herria
Bide onari bethi chuchen jarraikia
hemeu baitaa moldatzen funtsez gazteria
Gogoz eta bihotzez bebar den guzia.
Hariz-Barnek gazteak derauzku Iaguntzen
Ahal oroz egiten zalhu eta lerden
Laster, jauzi, pilotan orok nahi lehen
Igandebatez hemen beha zoin eder den.
Hariz-Barneko lana ez nola nahiko
Huni segitzen dena heldu baita gero
gorphutz eta. arima bardin sano oro
ongiaren alderat suhar eta bero
Haritz-Barneko obrak, hogoita bortz urte
Juandon urihean dit-u Iorioski bethe
Egun orhoitzekoa hemen egin dute
Haritz-Barneko haurrek, zahar eta gazte.
Haritz-Barnerat gabe goizean elizan
Jainkoari eskerrak deraizkote eman
Aratsaldean aldiz plazaren erdian
Hazpandarrak jostatu heien manubretan.
Haritz-Barnen aitzina, ilhundu zenean,
Phesta segitu zuten omore onean
Jaun erretora Iorian bere haurrekilan
Nornahi bezen gazte ororen erdian.
Haritz -barne gothorki zen beraz lantzatu
Geroztik ekharri du lore eta fruitu
Lehen bezela gero bethi behar ditu
Hazparneko gazteak moldatu,azkartu.
-
'Haritz-Barnek milesker Jaun ertor onari
Bai eta ere bertze buruzagieri
Eta ahantzi gabe, gur'erakusleri
Luzaz izan ditela ororen gidari,
Josep Etchemendy.
HAZPARNEKO ERRETOR SARTZEA
(Airea : " OILANDA GAZTE ")
1
Mila bederatzi ehun eta berrogoi ta hamabia
Buruilaren hogoi ta bata, guretzat egun handia
Alegrantzian handian dago, segur Hazpandar jendia
Baitugu denek idurikatzen, gure erretor berria.
2
Igande goiza, ethorri denian, noiz nahi ari euria,
Halarik ere lotsatu gabe, lanari lothu jendia
Jainko maiteak, ikhusi eta oi gure borondatia
Dembora lagno eta gocho bat, egin dauku atsaldia.
3
Zaldizko, moto, bizikletadun, bere jauntzi ederretan
Ertor berriaren aiduru, guziak daude bidetan
Arku eder bat, herri sartzean, karrika oro loretan,
Iduri luke, hemen girela, parabisuko bortetan.
4
Aratsaldeko, hiruak aldian, arkuaren ingurian
Jende oste handia dago, jaun auzapheza erdian,
Memento hartan, ertor berria, da heltzen gure artian
Alegiazko armada hura, duelarik aitzinean.
5
Jaun auzapheza, hurbildu zaio, herriaren izenian,
Gogo bihotzak, ideki dazko, hoin lañoki mintzaldian
Erranez hemen, zela gerthatzen, oi adichkiden erdian,
Elgartasunian, nahi zuela, ari harekin lanian.
6
Ertor berriak, elhe laburrez, eskerrak ditu bihurtu
Erranez ongi ethorri horrek, barna duela hunkitu
Orduan denak, karrika bethez, bideari gira lothu
Bide guzian, soinulariek, gituztelarik choratu.
7
Geldi gaiten, orai guziak, soldadun hilen harrian
Ertor berriak, lore zama bat, phausatu dio oinian
Ichtan bat gira, guziak gero, egon ichiltasunian,
Erakusteko, hetaz girela,bethi orroitzen herrian.
HAZPARNEKO ERRETOR SARTZEA (SEGIDA)
8
Oste haundia, gero guzia, delarik elizan sartzen
Kalonje aphez, multzo haundia, denian aldareratzen,
Jaun Bordarrampé, aphez nausia, ederki dauku mintzatzen
Ertor berria, bere kargutan, duelarikan ezartzen.
9
Ertor berriak, dituenian, tituluak eskuratu
Ordu berian, nahi izan du, predik'alkhitik mintzatu
Bere boz sanho, suharrarekin, ditu bihotzak garhaitu
Erranez Aita bat nahi dela, gu guzientzat izatu.
10
Arranart jauna, ertor berria, behar dautazu barkhatu
Mirande jauna, ertor ohia, nahi bainuke aiphatu,
Ainhitzek segur, hortaz bertzerik, ez baitugu ezagutu
Berrogoi urthe, gure gidari, hemen iragan baititu.
11
Hoinbertze urthe, gure artean, artzain on zira agertu
Zure arthalde, handia duzu, bide chuchenian gidatu
Zure solasaz eta othoitzaz, bethi gira baliatu
Gure goresmen eta eskerrak nahikotuzu onhartu.
12
Mirande jauna, ertor ohia, gure Hazparne herria
Urthe ainhitzez, nahi ginuke zuretzat egon tokia
Bethi bezala, gu guzientzat, oi zure othoitz khartsia
Izan dadila, Jainko maiteaz, bethi ongi aditia.
13
Arranart jauna gure ertorra, hun azure arthaldia
Bihotz oroz, zu baitan dugu, orai gure fidantzia
Bai segituren dugu guziek zuk hartzen duzun bidia
Segurtamena baitugu hola chuchenian ibiltzia.
14
Predik'alkitik, hambat ederki, jada othoiztu duzuna
Zeruetako bethi Birjina, oguzien Ama ona
Izan dadila, bethi denentzat, sokhorririk hoberena
Haren gerizan izan ditela herria eta Artzaina.
Joseph ETCHEMENDY
Kantu hau ere emana izan da Bordaxuri antzerkian.
Airea: Haur hilaren kantua
I
Ene maite izana, nun othe zirare
Gogoa zurekin dut, urrundanik ere
Ametsetan bakarrik, gochatzen baigire
Ene ametsak usu zurekin dirare.
II
Ifernua omen da toki bat borthitza
Arima danatuek han dute gazitza
Hau bezalako dugu guk hemen bizitza
Lurreko danatuen, baita han egoitza.
III
Zerbait jakinik nago zertan dudan aita
Nago berdin goraki dabilan kopeta
Ustez ba libratu zen ni kondenatu'ta
Nitaz libro da bainan, galdu du profita.
IV
Ene sofri tokia izenez Guyana
Kondenaturik gaude, gizon bat andana
Nahiz libro ere baden, hainitz makur dena
Osaba Judas hori bat, denen mandilena.
VI
Sort'herriko tomba bat, maitia badut nik
Aitatchi on batena, gogoan usurik
Lilizta zazu othoi, buketa eginik
Buketa bat eginik, ederrenetarik.
VII
Gizonek egin dautet beren justizia,
Gezurrez bethia-eta, diruz erosia.
Bizirik hila naute hemen ezarria
Beharrik izanen da juje bat hobia!
VIII
Ene azken pertsu hau, daukat zuretakotz
Huntaz despeitzen zautut, maitia bethikotz
Ez dezaket bertzerik, kondenatuz geroz
Nigarrez uzten zaitut, adios sekulakotz.
MISIONEAK HAZPARNEN
(airea : Sujet berri bat deklaratzen dut)
I
Mila bederatzi ehun eta berroita hamabortzian
Hiru aste iragan tugu Phazkoaren aintzinian
Jainko onaren lege sainduaz mintzatzelekin batian
Ezen misione hunkigarriak izan ditugu herrian.
II
Hazparneko herriak ditu zabal zabala hegalak
Aita misionestak ez ditu halere lotsatu lanak
Kurritu dituzte bai segurki mendichkak eta zelhayak
Etche orori helarazteko bere othoitz hoberenak.
III
Egun guziez haste hastetik, oi gauza hunkigarria
Oste haundian ibili baita elizan jende guzia
Hori ikhusiz asea dago gauza hunen asmatzia
Herri hunetan bethi dagola azkar oraino fedia.
IV
Aita Maintenu, Darritchon, Suhit, Aguirre zauzku mintzatu
Hoyen erranak suhar zirela zauku guri iduritu
Jainko onaren lege saindua daukute argitaratu
Hori segituz salbamenduaz ez dugu behar dudatu.
V
Zuen lehia miresgarria nola ez hemen aiphatu
Aita Maintenu lotsatu gabe orotutzu antolatu
Zure lagunak ere zitzaitzu bihotz guziaz segitu
Zahar, gazte, eri, erdaldunez guziez zaizte orhoitu.
VI
Oroz gainetik choragarria egun baten aratsian
Hunkigarria suzko ibaya gure karriken erdian
Herri guzia hor da bildua khantuz eta othoitzian
Zeruko Amak bazuken segur irrigno bat ezpainian.
VII
Etzen gutiago hunkigarri izan dugun bertze gau bat
Khatsutasunekin girelarik guziak joan hil-herrirat
Hil hoyen arimetarik bazen joanik purgatoriorat
Ordu berian ainhitz ditazke bai hegaldatu zerurat.
VIII
Aste saindua iragan dugu orok bildutasunian
Akhabatzeko choragarriki Phazko egun ederrian
Jende oste bat izigarria izan kommunionian
Jainkoak grazia nasaienak emanen dauzku agian.
VIII
Aita misionestak orai hemen dautzuet denen eskerrak
Ez dira debaldetan izan zuek jasan nekhadurak
Bihotz guziaz zuen erranak izanen dira eginak
Zeru eder hartarat guziak onhart gaitzan Jainko onak.
Josep ETCHEMENDY
HAZPANDARRAK CHAPELDUN
(Aireo: Aï, Aï, Aï, mutilak)
/
Hemeretzi ehun ta berroit'hamabia
Ohore handitan gure gazteria
Zeren baita athera guziz plekaria.
Errepika
Aï, aï, aï,:,mutilak plekari suharra
Aï, aï, aï, muthilak dugu Hazpandarra.
Noizbaiten " balentria oi aipha dezagun
Holakorik ez baita ez gerthatu nehun
Urthe berian jali lau-etan chapeldun.
Aï, a, aï...
Ez dira hortartu ez nola nahika
Alde orotan dira arizan guduka
Chizterrekilan ala berdin esku huska.
Aï, aï, aï...
Aqur eta ohore qazte guzicri
Bai eta ere berdin buruzagieri
Atchik dezagun gora joko eder hori.
Aï. aï, aï...
Joseph ETCHEMENDY…