top of page

    Katxo (M  Etcheto)

 

 

1842-an GALDU ZEN UNTZIA

(M.Etcheto - Katxok emanak)

1
Mila zortzi ehun eta berrogoi ta bigarrena,
Uztail hilabetearen hamaseigarren eguna,
Pertsu berri xarmagarri hok eman izan nituena,
Suiet bat errekontraturik zitakeien ederrena.

2
Suiet edrra dela ez da guzia egia,
Inposible litakezu horren disimulatzia :
Berri horrek harrituren'tu Espainia eta Frantzia,
Horrenbertze pasaierekin galdu izan den untzia.

3
Han ziren pena handiak, errekurtsarik gabiak,
Herioa ikusten eta ihesi ezingiak,
Han baziren gure jendiak, ahaidiak, adiskidiak,
Miserbliak ito dira; heiek in'tuzte Indiak.

4
Untzi hartan, haste hastetik, Baionatik partitzetik,
Zernahi sofritu dute, pena guzien partetik;
Urrun beti plazerretik, Montevideo-rat heltzetik,
Nigarrez eta heiagoraz partitu dira mundutik.

5
Senarra eta emaztia, beren haurrekilan,
Gerlan arizan dira herioarekilan.
Azkenian ito dira oro elgarrekilan ;
Itsasoaren kolera ereman'tu berekilan.

6
Suietik aski badugu gure baitan sartzeko,
Arima gaixo horien zerurat gomendatzeko.
Zer malurra horiendako! Etsenplu bat guretako!
Bihotzean sar balakigu, maiz Jainkoaz orroitzeko.

7
Ikusi zituztenian Montevideo-ko leihorrak,
Hek zituzten munduko plazer guzien ondarrak.
Handik goiti deiadarrak, marraskak eta nigarrak,
Ehun mila frits egin zituen itsasoaren indarrak.

8
Deusik ez da gizona, ez gizonaren jakina,
Guziak garaitzen ditu Jainko Jaunaren dohainak,
Han ito dira gizonak igerika zakitenak,
Bertze batzu espakatu batere ez zakitenak.

1842-an galdu zen untzia (segida)

9
Kapitainaz kestione, mintzo dira jendiak ;
Nik ez dezaket juja zoinek dioten egia ;
Ez da erremediorik, engoitik hek joanak dira ;
Afera hortan auzitara nihor ez daite abia.

10
Untzi haren kapitaina zen gizon jakina,
Ez zen kargu hartarako, izan ez balitz entzuna.
Hura ere, gu bezala, hiltzera mundura jina.
Han ito diren guzientzat hura izan azken orena.

11
Mundu huntan lau kantoin, bazter guzietan
Berri hau hedaturen da, ez da dudarikan.
Arribatzen denian euskaldun harrietan,
Aita amak urturen dira, nigarrez xangrinetan.

12
Berrehun eta hogoi eta hamabi presuna
Memento batez funditu dira, oi zer bihotzmina !
Zerurat egiten zituzten marraska, oihu saminak,
Otoizten zituztelarik Jainkoa eta Birjina!

13
Untzi hartako presuna gaixoen gidaria,
Badakit nungo seme zen: pasaierketaria,
Ofizio miserablia zuen, ene idurian:
Bere pasaier guziekin, zeruan dago again!

14
Urrikaltzeko dira, pasaiertketariak:
Heldu zaizten urtiak baino, joan direnak hobiak.
Letra letraren gainian igorri behar dira,
Frantzian lurrik duena ez dadin hunat abia.

15
Frantziatik jin ginen zernahi den gostarik,
Ginituen erresutsa guziak xahutaurik,
Montevideo-n gira orai, xangrinez aberasturik.
……………………………………………………

16
Hamaseigarren pertsu huntan noa orai sartzera:
Suieta frango banuke, bainan presatzen naiz finitzera.
Montevideo-rat jin nintzan kantu hauien moldatzera,
Oxala, joan banindadi Baionarat kantatzera!

 

 

NAHI BALIN BAGIRA HIL-ETA SALBATU

(M.Etcheto-k Katxok emanak)

1
Nahi balin bagira hil-eta salbatu,
Arte huntan behar gira konbertitu :
Bekatu egiteko kostuma kitatu,
Lehenago eginez urrikitan sartu,
Ez berriz lerratu,
Ahalaz beiratu,
Ongi kofesatu,
Maiz hiltziaz orroitu,
Denbora pasa-eta ez da probetxu.

2
Sortuz geroz guziak zor dugu hiltzia :
Deusik ez da gure munduko bizia.
Kita dezagun beraz hemengo auzia,
Garbiki etsamina gure kontzientzia,
Bertze munduan da
Gure justizia.
Azken sententzia,
Zer oren tristia !
Eternitateko penaren luzia !

3
Pena hetaraz geroz ez da libratzerik,
Eternitateak ez du finitzerik.
Zonbat arima baden han kondenaturik!
Sekulan libratzeko ez esperantzarik!
Hetaz orroiturik,
Gauden lotsaturik,
Humiliaturik,
Eta prestaturik,
Noiz nahi partitzeko mundu huntarik.

4
Jainkoak igorroko du zerutik galdia,
Herioa dub ere mandataria.
Hura jinez geroztik, joan beharko gira.
Gure jujatzaileak prest egonen dira:
Guk egin gaizkiak,
Bai eta ongiak,
Heien arabera
Jujaturen gira.
Memento lasgarriak orduan dira.

5
Andredena Maria, Birjina garbia,
Zure laguntzaren beharretan gira,
Ofentsatu baitugu gure gidaria
Zure Seme Dibino, Jainko Jaun Handia.
Gaiten humilia,
Denboraz balia,
Eternitatiaz
Oroitzen bagira,
Zeruko portaleak idekiko dira.

 

 

BETIRI SANTS-i

M . Etcheto Katxok emanak

1
Frantzian zer den gertatu:
Mundu guzia tristatu,
Zeren miseria zaikun arribatu.
Ez da behar lotsatu,
Behar da kasatu,
Okasione guziez kuraie hartu,
Aberatser galdatu,
Heier gomendatu,
Lehenik ontsa mintzatu,
Pollikiño lausengatu,
Eman nahi ez badute xehakatu,
Orduan behar'tuzte madarikatu.

2
Orai eta lehen ere,
Lanak ziren orduan ere,
Orai baino hobeki ginen halere :
Aurten ez gitezke espaka hil gabe,
Gure erresurtsa guziak joan dire.
Halere kuraie !
Hil beharrik ere.
Lehen Enperadore,
Orai Luis Errege,
Jende xehiarentzat berdintsu dire,
Sekulan ez gaitezke penarik gabe.

3
Lehenako denboretan,
Bonaparten eskuetan,
Mundu guzia bizi ginen penetan :
Gauaz ala egunaz, ordu guzietan,
Haren anbizionia beti harmetan.
Hura hilez geroz ez da gerlarikan,
Betiri Sants grado handitan,
Montaturik bota esproinetan,
Bortaz borta dabila, zela bridetan,
Errege Frantzian sartuz geroztikan.
4
Betiri Santsen zaldia,
Bidean joaile handia,
Lokaiotzat duelarik miseria,
Borta guzietan balu zaldaria,
Zaldi bat egin laite paregabia.
Bainan orotan du ezeria,
Zaldi txar, lepo mehia,
Nagusia iduria,
Kita-zak kita Frantziako bidia
Eta igor urte bat aurten baino hobia.

5
Lau pertsu eman ditut,
Hunekilan bortz baditut,
Hau emaitearekin finitzen ditut :
Hau behar duzue ontsa konprenitu,
Betiri Sants nola dugun ohoratu,

1842-an galdu zen untzia
Nahi balin bagira hil...
Betiri Sants i
bottom of page