top of page

Xemartin Hoditei XUBERO

 

 

Hazparne Hoditei-enak ?

1
Maitia, ez dautazuia plazer bat ein nahi ?
Gau batez, ni zure ganat, oi ekar-arazi,
Neure pena doloren erraitera zuri ?
Hori aski bainuke, nik kontsolagarri,
Nik kontsolagarri.

2
Maitia, nik banuke borondate frango,
Gau batez, zu ene ganat ekar-arazteko,
Bainan sorpreni beldur naiz etxekoendako,
Malerus bainintake gero sekulako,
Gero sekulako.

3
Maitia, ez nuke nahi bazinu malurik,
Gau batez, ni zure ganat ekar-arazirik.
Munduan ez laiteke halako ainararik,
Ni baino arinkiago jin laitekeenik,
Jin laitekeenik.

4
Horren fida bazira arinki jiteko,
Zato leiho ondorat gauerdi iriko,
Ordukotz aita eta ama dira lotarako,
Bolietan bederen zaitut tiratuko,
Zaitut tiratuko.

5
Maitia, Kattalin zira, ni ere Xemartin,
Borta idek-adazu barnera sar nadin,
Barnera sartuz geroz badakit zer egin:
Maitia, nahi nikezu zurekin lo egin, zurekin lo egin.

(Erramun Mailuket Gaztettoak kantatuak,

1984-IV-12).

 

 

JELA GALTZIAZ (XUBERO)

(Xubero Hazpandarrak)

1
Ihauteri edo Karnabal
Bainan ni beti jela gal
Berriz ere eman deitate
Ene eremuak zabal
Zertako nauten hoin begietan
Ez dut konprenitzen ahal.

2
Lehen aldian barkatu
Nehor ez du akusatu
Bainan bigarren aldi hortan
Arrazoinekin kexatu
Hobendunak behar dira
(othoi nehori ez aipa)
Egin ahalak egin ditzaten
Ahal badute harrapa.

3
Izan duzula malurra
Hortaz zira arrangura
Bisita batzu igorro tutzu
Bainan kontrako lekura
Jakin eskasez mintzo bazira
Tronpa zitazkez ardura.

4
Tronpatu zira bortaz
Pena behar duzu hortaz
Inozentak akusaturik
Egin duzun arraportaz
Pazko denboran gomitazkitzu
Oro zenbait arno xortaz.

5
Ez izan othoi krudela
Gauza afruntu dela
Lehen ere ihauterian
Ibili da zenbeit jela
Ez dakizu gazte denboran
Beti zoroak baduela.

Hazparne Hoditei-enak?
Jela galtziaz
bottom of page